'Bilboko Hilerria' aire zabaleko pintura lehiaketa

Zamudio 2022(e)ko Ekainak 4
  • 'Bilboko Hilerria' aire zabaleko pintura lehiaketa

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 4an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko I. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 9:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12:00etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 3ko 12:00ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

zbk.bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2022(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia8:30-14:00
  • LekuaBilboko Hilerria
    Zamudio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non