"Itxialdia Vol. 9". Getxophoto 2022
Getxophoto 2022 jaialdiaren barruan.
Irudi garaikidearekin zerikusia duten gaiak berrikusteko eta bateratzeko gunea. Bertan parte hartuko dute Clare Strand –artista britainiarra–, Susan Bright –komisario independentea –, Jon Uriarte –The Photographers' Gallery komisario digitala, Londres–, Karlos g. Liberal eta Ujue Agudo –Bikolabs by Biko-ko kideak–, Damarice Amao –Pompidou Zentroko komisarioa–, Juan Covelli –artista kolonbiarra– eta Gloria Oyarzabal –artista espainiarra–. Hitzaldiak eta elkarrizketak goiz oso batean, giro lasaian eta ihesbiderik gabeko lekuan, ez hizlarientzat ezta bertaratzen direnentzat ere.
Egitaraua
(9:30) Aurkezpena eta ongi etorri
(10:00) Jokoa, subertsioa eta zoria
Bestelako argazkigintza bat imajinatzea Clare Strand eta Susan Brighten eskutik (ingelesez*)
(11:20) Irudimen makinikoa
Makinekin elkarlanekiko sormenaren azterketa Bikolabseko Ujue Agudo eta Karlos Liberal, eta Jon Uriarteren eskutik (gaztelaniaz)
(12:30) Atsedena eta kafea
(13:00) Historia atzera imajinatzea
Praktika dekolonialak argazkigintza garaikidean Damarice Amao, Gloria Oyarzabal eta Juan Covelliren eskutik (ingelesez*)
*Aldibereko itzulpenarekin
CLARE STRAND
1973an Brightonen (Erresuma Batua) jaioa, Clare Strand azken bi hamarkadetan aurkitutako zaharrekin, albumekin, makina zinetikoekin, web programekin, feria-atrakzioekin edota eskala pintura erraldoiekin lan egin duen artista da. Folkwang Museoan, Pompidou Zentroan, Tate Britainen, Salzburgoko Arte Modernoko Museoan edo Victoria and Albert Museum-en erakutsi ditu bere lanak. MOMA, SFMoma, V&A, Pompidou Zentroa, Arts Council of England edo New Yorkeko Liburutegi Publikoko bildumen parte da bere lana. 2020an Deutsche Börse Photography Foundation Prize sarirako izendatua izan zen.
SUSAN BRIGHT
Perth, 1969. Susan Bright australiar komisaro independentea da, Londresen bizi dena. Komisariotzan doktorea da Goldsmiths-en, Londresko Unibertsitatean, eta argazkigintzan, bideoan eta ikusizko kultura garaikidean espezializatu da. Nazioarteko erakusketak egin ditu Tate Britainen, Londresko National Portrait Galleryn edo Chicagoko Museum of Contemporary Photographyn. PhotoEspaña eta f/stop 9: Festival für Fotografie de Leipzig jaialdietako zuzendari artistiko gonbidatua izan da eta zazpi liburu idatzi ditu.
JON URIARTE
Hondarribia, 1980. Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICPn. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independentearen sortzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean diharduen.
DAMARICE AMAO
Frantzia, 1984. Sorbonne Universitén hezia, Damarice Amao arte eta argazkigintza-historiolaria ezezik, komisario-laguntzailea da Musée National d'Art Modernen, Centre Pompidoun. Besteak beste, Eli Lotar (Jeu de Paume, 2017), Photographie, arme de classe / Photography: Class Weapon (Centre Pompidou, 2018) eta Dora Maar (Centre Pompidou / Getty / Tate, 2019) erakusketen komisario eta katalogoen egilea izan da.
UJUE AGUDO
Ikertzailea Bikolabsen, Biko2..com aholkularitza teknologikoaren laborategian. Bere lana esperimentu enpirikoen bidez pertsonen eta teknologiaren arteko interakzioa hobeto ulertzea da. Gainera, doktoratu ondoko ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko Laborategian, eta irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitatean eta Kataluniako Oberta Unibertsitatean. Bere doktoretza tesia, "Algoritmoen eragina giza erabaki eta iritzietan. Esperimentuak politika, aipuak eta artea testuinguruetan ", bere ikerketa interesen erakusgarri ona da: teknologia, giza portaera eta eragina.
KARLOS G. LIBERAL
Ikertzailea Bikolabsen, Biko2..com aholkularitza teknologikoaren laborategian. Espirituz cyberpunk-a eta "edertasuna" kodigoan aurki daitekeela sinesten du. 12 urte baino gehiagoz lan egin du du web-teknologia, software libre eta hardware irekiaren munduan, eta ondorioz, esperientzia handiko pertsona da. Gaur egun, esperimentazio elektronikoan oinarritutako (Teknotrakitana) kolektibo bateko kide, Investic kooperatibako fundatzailea eta Interzonas.info-neko partaide.
JUAN COVELLI
Bogota, 1985. Juan Covelli artista eta komisario independentea da. Eskolak ematen ditu El Bosque Unibertsitatean / Javeriana Unibertsitatean, eta Nmenos1 online arte-plataformako zuzendaria da. Zientzia politikoetan lizentziaduna da Bogotako Andeetako Unibertsitatean, sormenezko argazkigintzan maisutza du Madrilgo Efti Eskolan eta Argazkigintza garaikidean beste bat Central Saint Martinsen. Duela gutxi, Mugimenduzko Irudiaren Lumen saria jaso du. Bere lana Warrington, Mexiko Hiria, Bogota, Montevideo, Jekaterimburgo, Londres, Oslo edota Moskun erakutsi izan du.
GLORIA OYARZABAL
Londres, 1971. Zinema, argazkilaritza eta irakaskuntzaren artean banatzen du bere jarduera profesionala. Bamakon (Mali) bizi izan zen hiru urtez, Afrikaren ideiaren eraikuntzari, kolonizazio eta deskolonizazio prozesuei edo Afrikako feminismoaren ahotsei buruz ikertzen. Bere lana Lagos Photo (Nigeria), Athens Photo (Grezia), PhototoEspaña, Format Festival (UK), Organ Vida (Kroazia) edo Kaunas Foton (Lituania) erakutsi izan du, besteak beste. Landskrona Dummy Award (Suedia), Discovery Award Encontros da Imagem (Portugal), Fotofestiwal GrandPrix (Polonia), Images Vevey Photobook Award (Suitza) edo Aperture Paris Photo Best Photobook Of The Year sariak ere jaso ditu.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2022(e)ko Ekainak 3
- Ordutegia9:30 - 14:30
- Lekua Galerías Punta Begoña - Getxo ()
- Zenbatekoa20 €
- HizkuntzaGaztelania
- Izena emateko informazioa


