Getxophoto 2022: "Mercaderas", Ainhoa Resano-ren erakusketa
Getxophoto 2022 jaialdiaren barruan.
Argazki-artxiboek leku, pertsona-talde edo garai baten ikusizko oroimena gordetzen dute. Irudien bildumak dira, eta, beren egituraren eta ordenaren arabera, istorio bat edo bestea kontatzen dute, gai batzuk goraipatzen dituzte eta beste batzuk ezkutatu.
Fototeka Kutxa Fundazioarekin lankidetzan egindako proiektu berri honetan, Ainhoa Resanok Gipuzkoan XX. mendean zehar egindako milioi bat argazki baino gehiagoren artxiboa aztertu du, arreta Saltzaileetan jarriz. Resanok azoketan lan egiten zuten emakumeak berreskuratu ditu, emakume haiei bigarren mailako espazioak eman baitzizkieten, bai beren garaiko gizartean, bai gizarte hari egindako argazkietan. Serieak sozializazio-espazioetako egunerokotasunaren hainbat alderdi erakusten ditu, hala nola merkatuak edo herri eta hirietako plazak. Irudietan, leku baten eta bertako jendearen memoria kolektiboa eraikitzen duten eguneroko bizitzako alderdiak islatzen dira.
Merkatuetako emakumeak artxibotik ateraz, Resanok haien figura aldarrikatu nahi izan du, eta zalantzan jarri ditu emakume haiek ahanzturara eraman zituzten genero- eta klase-egiturak.
1974an Iruñean jaioa, Ainhoa Resano artista bisuala eta kultur kudeatzailea da. Bilbon bizi da, eta bertan garatu ditu bere lan pertsonal gehienak eta arte eszenikoetako argazkilari profesional gisa egindako ibilbidea. Bere proiektuen ardatza identitatea genero-ikuspegitik zalantzan jartzea da, disidentzien eta rolen jokoaren marjinak aztertuz. Euskal Herriko Unibertsitatean, Kubil Kultur Gunean, CFC Bilbaon, Sarean edo Baffest jaialdian egindako erakusketetan parte hartu du, eta bere lana El Salto, Clavoardiendo, Revista Contraluz edo Contratiempon argitaratu da. 2016az geroztik, ‘ELLAS’ diziplina anitzeko proiektuan ari da lanean, emakumeen bizitzako istorioak etxeko argazkien eta kontakizunen bidez azaldu eta ikusarazteko. Proiektu honek Bilbao Historikoko M8 Sariak saria jaso du, Bilboko Goi Auzoetako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanagatik. 2022an, La Balsa Editorarekin lankidetzan, proiektua jasotzen duen artista-liburu baten eraikuntzan lan egin du Ainhoak, emakume horien argazki- eta soinu-testigantzak zabaltzen dituen albuma.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko ekainaren 2(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
- LekuaAlgortako Azoka
Getxo - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


