Getxophoto 2022: "Haiek danak sorginak", Bego Antón-en erakusketa

Getxo 2022(e)ko ekainaren 2(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2022: "Haiek danak sorginak", Bego Antón-en erakusketa

Getxophoto 2022 jaialdiaren barruan.

Sorgin-ehiza XV. eta XVSorgin-ehiza XV. eta XVII. mendeen arteko gertakari historikoa izan zen. Erlijio-agintariek baztertutako zereginak, ezagutzak edo jarrerak zituzten haiei, emakumeak batez ere, sorginkeria leporatu zieten, eta kasu askotan exekutatu egin zituzten.

Bego Antón argazkilari bilbotarrak Euskal Herrian sorginak izatea leporatu zieten emakumeen bizitza eta seinalaketa fanatiko eta misogino hori gertatu zen egoerak ikertu eta dokumentatu ditu. Medikuntza praktikak, gizarte-harremanak edo sexu-portaera disidenteak –askotan modu komunitarioan garatzen zirenak–deabruzkotzat jotzen ziren.

Antónen lanak hainbat grabatu historiko erlazionatzen ditu, torturapean lortutako aitorpenak barne, ikonografia tradizionaletik eta argazkilariak egindako ikerketatik ateratako argazki eszenifikatuekin. Haiek danak sorginak lanak ehunka urtetan zehar arauz kanpo bizitzeagatik salatuak, erasotuak eta erailak izan ziren emakume guztien irudia omentzen eta erreibindikatzen du.

 

Bilbon jaio zen 1983an, Kazetaritza ikasi zuen eta Bartzelonan Argazkigintza dokumentalean espezializatu zen. Bere lanak giza portaera arakatzen du eta mundu naturalarekiko dugun inplikazio psikologiko eta moralari buruz gogoeta egiten du. Besteak beste, New York Times, National Geographic, Esquire, BBC, The Guardian, Le Monde, CNN Photos edo The British Journal of Photography agerkarietan argitaratua izan da bere lana. Guggenheim Bilbao Museoa, PhotoEspaña, Kutxa Kultur Gunea, Tabakalera, Niemeyer Zentroan, Canal Isabel II edota Centro Centron egin izan ditu erakusketak, baita New York, Suitza, Alemania eta Islandian ere. 2017an PhotoEspañako Errebelazio Saria jaso zuen. Hitzaldiak eman ditu FotoWeek DC, Santander Photo edo Formentera Fotografica-n, besteak beste. Gaur egun Argazkilaritza irakaslea da LaBasad, EFTI eta Idep eskoletan.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko ekainaren 2(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • LekuaSan Nikolas Plaza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non