Alejandra Buenoren “Ezohiko” ikus-entzunezko aurkezpena
Alejandra Buenoren “Ezohiko” ikus-entzunezko aurkezpena
Aspalditik Euskal matriarkatuaren ideia sustraitu da gure gizartean, eta horri ezarritako familia-idealak gehitzen badizkiogu, gure gizarte-egiturak ezegonkortzen dituen fikzio multzo bat lortzen dugu. Hori dela eta, “Ezohiko” ikus-entzunezko proposamenak, fikzioa abiapuntu, eraikitzen ditu familia desberdinen aldeko eta euskal matriarkatuaren mitoa ez legitimatzearen aldeko kontakizunak. Izan ere, matriarkatua baieztatuz gero, patriarkatua eta matxismo sistemikoa ukatzen ari gara. Helburua da erakustea gure historia estereotipo eta idealetatik kontatua izan dela, eta emakumeak ez direla ia agertu historian, baizik eta beste batzuek haien ordez kontatu dutela. Ezohikoak bideosormena da, Gasteizko "Pilar Arostegi" Udal Artxiboak utzitako argazkiekin egina, eta Gazte Sortzaileak 2021 bekari esker.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2022(e)ko Ekainak 2
- Ordutegia19:30
- Lekua ZAS Kultur Espazioa
Plaza San Anton, 2
Vitoria-Gasteiz - Web ZAS Kultur Espazioa


