KALAPITA FEST: GUSTAVO COSTA + SARAH RASINES + MIGUEL A. GARCÍA & IBON RG
FEST KALAPITA.
- GUSTAVO COSTA (Porto, perkusio garaikidea, www.gustavocosta.pt )
- SARAH RASINES (Burgos , elektronika esperimentala , www.sarahrasines.com )
- MIGUEL A. GARCÍA & IBON RG (Gasteiz & Sestao, elektroakustika folk opera , www.xedh.org & www.ibonrg.net )
2022ko EKAINAK 1
19:30
BIRA ( BIRA.EUS )
Erronda kalea 2, Bilbo
Erronda kalea 2, Bilbo
__________________
- GUSTAVO COSTA (Porto) http://www.gustavocosta.pt
Gustavo Costa (Porto, 1976) 1989an hasi zituen musika ikasketak Porto Jazz Schoolen. 1998an perkusio ikastaroa burutu zuen Espinhoren Escola Profissional de Musican, Miguel Bernaten babespean. 2002an, Musika Produkzioan eta Teknologietan lizentziatura burutu zuen, Musika eta Ikuskizun Arteen Goi Eskolan, Porton. Bateria ikasi zuen Londresko Drumtech Music Institute-n eta Sonologia Hagako Errege Kontserbatorioan Konrad Boehmer eta Clarence Barlow irakasleekin. 2010ean, Oportoko Musikaren eta Ikuskizunen Arteen Goi Mailako Eskolan Musikaren Konposizioa eta Teoria ikasi zuen, Dimitris Andrikopoulus eta Frederick Gifford irakasleekin, eta konposizio mintegietara joan zen Jonathan Harvey eta Kaija Saariaho irakasleekin. Musikari eta konpositore gisa, rock underground, musika inprobisatu eta elektroakustikoaren arloetan hainbat proiektu musikaletan parte hartu izan du. Damo Suzuki, Steve Mackay, Jamie Saft, John Zorn 's Cobra (John Zornek zuzendua), Barbez, Três Tristes Tigres, Mark Stewart, Bruce Geduldig, Alfred Harth, Margareth Kammerer, Martin Brandlmeyer, Raz Mesinai, Massimo Pupilo, Helge Hinteregurg, besteak beste. Europako 19 herrialdetan jo izan du, Estatu Batuetan, Libanon eta Japonian, eta hainbat disketxetan argitaratu du bere lana. Miso Musicek sustatutako Musica Viva 2000 konposizio elektroakustikoko lehiaketan ere 1. saria irabazi zuen. Castelo Brancon, Arte Aplikatuetako Goi Mailako Eskolan Musika Elektronikoa eta Musika Ekoizpena ikastaroan irakasle laguntzailea izan zen, eta baita Portoko Goi Mailako Musika Eskolako konposizio ikastaroan. Gaur egun, Oportoko FEUP federazioko Baliabide Digitaletako doktorego-programa egiten ari da, eta Zientzia eta Teknologia Fundazioko bekaduna da.
- SARAH RASINES (Burgos)
Burgosen bizi eta lan egiten du. Soinu eta ikusizko artista da. Arte Ederretan lizentziaduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoko San Carloseko Arte Ederretako Fakultatean. Sorkuntza artistikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa uztartzen ditu. Bertako Ikersoinu Ikerketa Taldeko (Soinu Ikerketa eta Arte Espazioa) partaide aktiboa izan da. Intermedia du lan-eremu, denbora-prozesuekin eta bitarteko esperimentalekin lotuta.
Gaur egun, bere konposizioekin grabatzen dituen kaseteekin lan egin eta esperimentatzen du, eta, ondoren, walkman eta mixer sistema baten bidez erreproduzitzen ditu.
2018an Crystal Mine sortu zuen #anticopyright filosofiaren pean musika trukea sustatzeko. Zigilu independente hau musika kasete euskarrian ateratzera bideratuta dago, batez ere; esperimentazioan oinarritutako proiektu fresko eta arriskutsuak indartzeko.
Eta 2019an Crystal Mine Radio aurkezten du Radio Relativa-rako. Irratsaio bat, bi hilean behin, zigiluaren azken joerak eta interesak aztertzeko, hainbat formaturen bidez.
Eta 2019an Crystal Mine Radio aurkezten du Radio Relativa-rako. Irratsaio bat, bi hilean behin, zigiluaren azken joerak eta interesak aztertzeko, hainbat formaturen bidez.
Berriki, leku hauetan entzun ahal izan da haren lana: Azkoitiako Matadero Ekintzaken (2022), Valentziako Teatre El Musicalen egin den Escucha! València-n (2022), Iruñean, Civicanen Paisaje Sonoro VIII-n (2021), Bartzelonako Hangarreko Rarefacció zikloan (2021), Madrileko She Makes Noise jaialdian, La Casa Encendidan (2020), Bilboko Azkuna Zentroko Hotsetan programan (2019), Murtziako Párraga Zentroko «Women At Play» zikloan (2019), Kataluniako Moiako Ex Abrupto jaialdian (2019), Orozkoko Artiñano Etxean egiten den Gertrude Noise Meeting II-n (2019) eta Bilboko Zarata Fest Gauean (2018), besteak beste.
- MIGUEL A. GARCÍA & IBONRG (Gasteiz-Sestao)
Miguel A. García
Bi hamarkada baino gehiago daramatza ekinean Miguel A. Garcíak, erreferentea musika esperimentalean eta soinu-artean, bai konpositore gisa egindako lanari esker, bai inprobisazio elektroakustikoaren eszenan egindako ibilbideari esker. Bi eremu horietan, gailu elektronikoetako hondakinetatik ateratako soinuetatik abiatuta egiten du lan, askotan landa-grabazioekin edo tresna akustikoekin harremanetan jarriaz.
Bilbotik, Miguel A. Garcíak Europa, Amerika eta Asia zeharkatu ditu, New Yorkeko Issue Project Room, Mexiko Hiriko Arteen Zentro Nazionala, Tokyoko Ftarri, Moskuko DOM Cultural Center, Parisko Église Saint-Merry edo Madrilgo Musika Auditorio Nazionala bezalako lekuetan arituz. Era berean, Jean-Luc Guionnet, Seijiro Murayama, Alfredo Costa Monteiro, Francisco Meirino, Francisco López eta IbonRG artistekin kolaboratu du, eta Zarata Fest eta bestelako ekitaldiak eta jaialdiak zuzendu, antolatu eta komisariatu ditu, baita Azkuna Zentroko “Hotsetan” programa edo Le Larraskito Klub mitiko eta desagertukoa ere.
Gaur egun, konposizio lana ardatz duela, Miguel A. García Dopelganger taldeko kide da Garazi Navas akordeoi jotzailearekin, eta ‘Eraeran’ pieza sortan ari da lanean, Euskal Herriko hainbat artistarekin. Kolaborazioak alde batera utzita, bere bakarkako diskografia ofiziala hamar albumetik gorakoa da, buru-belarri murgiltzeko moduko obra. Miguel A. Garcíaren piezek entzulea inguratzera egiten dute eta izaera abangoardistakoak dira – esperimentaziozko prozesuetatik abiatzen da, ondoren dokumentu eta birkonposatzen ditu interpretatuak izateko –, baina haietatik beti egoten da auto-sugestiorako gonbidapen erakargarri eta intimoa gure entzutean, eta horrek bikaintasunera garamatza.

- IbonRG
Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortua, duela jada bi hamarkada hasi zen IbonRG (Sestao, 1978) Bizkaiko eszena independiente eta esperimentalean parte hartzen, bai kontzertuak antolatzen (Kafea eta Galletak egitasmoan), bai beste musikarien lanak ekoizten eta moldatzen (Mursego, Manett, Xabier Montoia eta abar), baita -bereziki- musikari gisa, hainbat proiektutan.
Eten taldearekin argitaratu dituen lau diskoekin edota ahotsezko inprobisazioa eta elektronika uztartzen dituen Gargara bikotearen lanekin, IbonRG-k erabateko pieza bilduma osatuz joan da, exekuzio gordin eta mehatxugarrikoa, eta mezu sendokoa. Bere izenpeko bi lan batu zaizkio bildumari. Lehenengoa, ‘Hil zara’ izenekoa 2019an; eta bigarrena ‘oMOrruMU baMAt’ (2021), Enrike Hurtadorekin batera, Joxan Artzeren obratik abiatua.
Ibonek, hitz ezin zorrotzagoen jabe, eta subjetibismoari lekua eginez, letra-bilduma gotorra, solemnea eta, batez ere, zirraragarria aletuz doa. Dimentsio sinboliko horretan, denbora arrazionalizatzen duen gezurra estalgabetu nahi duen kanta bailitzan, kantaria neurritzat darabilgun kalkulua deszifratzeko lanetan aritzen da. Hitzak apuntatu egiten du, seinalatu egiten du eta guk naturan igar dezakegu memoriaren isla, desitxuratua, gure aurrean.

Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Ekainak 1
- Ordutegia19:30
- Lekua BIRA Kulturgunea
Erronda kalea, 2
Bilbao - Zenbatekoa7 €
- Web BIRA Kulturgunea