Bilboko Liburu Azoka 2022: "Bobby March vivirá para siempre"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 1
  • Bilboko Liburu Azoka 2022: "Bobby March vivirá para siempre"

Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:

ALAN PARKSEK “BOBBY MARCH VIVIRÁ PARA SIEMPRE” AURKEZTUKO DU
Berarekin izango da Felix Linares, zineman eta literaturan espezializatutako EiTBko kazetaria.

Hau Alan Parksen hirugarren eleberria da, Liburu Azokaren edizio honetako Zilarrezko Luma Saria.

Liburu honek Glasgown kokatzen du irakurlea, 1973ko uztailean. Alice Kellyk hamahiru urte ditu eta desagertu egin da. Hamabost ordu igaro dira norbaitek azkenekoz ikusi zuenetik. Harry McCoy agenteak badaki zorigaiztoko amaiera baten probabilitateak oso altuak direla.

Bilaketa dispositibo poliziala ia ez da zabaldu Bobby March gitarra-jotzaileak, bertako rock izarrak, gaindosi bat jasan duenean hotel batean; bezperan kontzertu batean aritu zen eta McCoyren ustez ez zen oso bikain aritu. Dena dela, egunkariek berri odoltsuak behar dituzte; polizien agintariek, emaitzak; eta legeak, errespetua, kosta ahala kosta. McCoyren iloba ezkutatu egin da, eta McCoyk aurkitu egin beharko du, diskrezioz.

Alan Parks Eskozian jaio zen eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen, bizi den hirian. Hogei urtez aritu da musikaren munduan. "Enero sangriento", bere lehen eleberria eta Harry McCoy agente oinazetua protagonista duen polizia-saileko lehena, Glasgowko bihotzean murgildu zituen irakurleak, itxaropen oro Clyde ibaiaren ur hotzetan murgiltzera behartua dirudien hiri batean. Ondoren, “Hijos de febrero”, Edgar Awards 2020 ospetsuen finalista eta kritikarien harrera beroa izan zuena.

bilbao.eus

Laburrean

Non