"Scientia", Grimanesa Amorós-en erakusketa
Grimanesa Amorós artistaren "SCIENTIA" argi-instalazioa Atarian egongo da ikusgai. Argiak pertsonen gogo-aldartea eta buru-osasuna hobetzeko duen garrantzitik abiatuta, Peruko sortzaileak instalazio hau proposatzen du, nork bere buruaz hausnartzeko eta errealizazio pertsonalerako uneei bide eman nahian.
Pieza "bitarteko bat da gure ni emozionalera iristeko, adierazitako espazio mentala emanez, autoerrealizazioa elikatzeko eta komunitatearen konpromisoa sustatzeko".
Site specific instalazio hau The Wellbeing Summit for Social Change nazioarteko lehen kongresuaren programa artistikoaren barruan kokatzen da. Ekainaren 1etik 3ra Bilbon egingo den kongresu horrek aldaketa soziala eta komunitarioa jorratuko ditu, ekintza kolektiboaren bidez.
Topaketa, besteak beste, Azkuna Zentroan egingo da, hainbat workshopekin, zinemaldi batekin eta programa eszeniko batekin.
GRIMANESA AMORÓS
(Lima, Peru) New Yorken bizi eta lan egiten du. Diziplinarteko artista honen interesek historia soziala, ikerketa zientifikoa eta teoria kritikoa hartzen dituzte barne. Teknologiarekiko harreman zuzena da Amorósen praktikaren bereizgarrietako bat. Eskultura, bideoa eta argiztapena erabiltzen ditu, identitate pertsonalaren eta komunitatearen nozioa argitzen duten obrak sortzeko. Bere lanak sari eta beka ugari jaso ditu nazioartean, besteak beste, X Tumi USA Award (Miami, FL) saria eta Art Omi (Columbia County, NY).
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko maiatzaren 31(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 31(e)ra
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez
- Web AZ Azkuna Zentroa


