"10 Years of Jazzy Leap"
Jazzy Leap-ek bere hamargarren urteurrena ospatuko du oso gala berezi batean. Horretarako, kideek orain arte egin dituzten 25 monografikoetako bakoitzeko gai bat aukeratu dute. 2012ko otsailean Barañaingo Auditorioan hasi zen taldearen aktibitate frenetikoaren erakusgarri izango da emanaldia. Izan ere, eskainitako ehun kontzertu inguru laburbiltzen ditu bere estilo bisitatuenetan zehar ibilbide bat proposatzen duen errepertorio bakarrean: swing, bossa nova, euskal kantak, gospel eta pop/rock, gehienbat. Era berean, estilo desberdineko moldaketen (batzuetan antagonikoak) gaiak biltzen ditu programak: Kirby Shaw praktikoa, Gene Puerling sofistikatua, Michele Weir edo Andoni Arcilla zuzendari eta taldearen sortzailea.
Oraingoan, protagonismo oso-osoa abesbatzarena izango da (20 abeslariz osatua), abestiak a capella edo pianoz lagunduta eskeiniz, bestelako laguntzarik gabe. Hala ere, kontzertuak kontraste une garrantzitsuak gordetzen ditu bakarlarientzat, besteak beste: Begoña García, Erika Imízcoz (zuzendariordea), Ana Irigoyen, Luis Miguel Torres, Asier Arcilla, Maider Irazábal, Arantza Lanz eta Sarai Eugui.
Era berean, aipamen berezia merezi du Jazzy Leap Band boskote instrumentalak, Andoni Arcillak (zuzendaritza, pianoa, ahotsa eta moldaketak), Alberto Artetak (saxo tenor eta sopranoa), Luis Gimenezek (gitarra), Oscar Muñozek (baxua) eta Juanma Urrizak (bateria) osatzen dutena. Jazzy Leap Bandek, bokalistak indarrez eta leunki laguntzeaz gain, inprobisatzeko aukerak izango ditu emanaldian zehar.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Maiatzak 29
- Ordutegia19:00
- Lekua Baluarte Auditorioa
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa12€
- Sarrerak Erosi
- Web Baluarte Auditorioa


