Bilbao BBK Live 2022: Hirian 2022

Bilbao 2022(e)ko Maiatzak 28
  • Bilbao BBK Live 2022: Hirian 2022

Hirian Bilboko kaleetara itzuli da berriro, Bilbao BBK Live jaialdirako motorrak berotzeko asmoz. Sarrera doan izango du ekitaldiak, eta larunbat honetan izango da, maiatzaren 28an, Santutxu auzoan, urtero lez, kultura eta aniztasuna hurbilduz Bizkaiko hiriburuko auzoetara.

Hirian ekitaldia 12:45etik 23:00etara izango da; horri esker, auzo enblematiko honetako kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa.

Guztira 23 artista igaroko dira Karmelo kalean barrena kokatutako lau agertokietatik
Karmelo kalea izango da ardatz, eta adin guztietako eta Bilboko beste auzo batzuetako ikus-entzuleen topagune.

  • KARMELO AGERTOKIA

Karmelo agertokia Karmelo plazan egongo da, eta bertan arituko dira The Limboos eta beren r&b latinoa, eta horien atzetik Amaia Tirapuren Kokoshca taldea eta beren abesti zorrotzak. Agertoki horretara igoko dira, era berean, ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariekin batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektu berria; Potato Punky Party Reggae taldea; Estatuko rock erreferente diren Sex Museum eta Biovac buru duen Aviador Dro.

  • COCHERITO AGERTOKIA

Soy maricón abestiaren egilea, Z belaunaldiko ahots disidenteena, performerra eta queer abeslaria den Samantha Hudsonek emango dio hasiera ikuskizunari Concherito agertokian, ukitu antifaxistak, erlijiosoak eta biziki ironikoak dituen Liquidación Total show berriarekin; horren ondoren, punkaren historikoak diren Borrokan, Çantamartaren neo soul, hip hop eta house fusioa, Samuraï ren pop itsaskor eta generazionala, Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektua, eta Estatuko trap-aren aitzindari eta erreferente den Albany. Agertoki hori Cocherito plazan egongo da.

  • ZUMALAKARREGI AGERTOKIA

Zumalakarregi agertokia Haro plazaren atzeko aldean egongo da, Zumalakarregi etorbidearen ondoan, eta talentu berri eta urbanoena bilduko da bertan; esate baterako, Mutiko, Tattaa eta Denso raperoak, Euskoprincess Lehendakaria, Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak, L’Haine eta rap eta r&b estiloetatik eratorritako bere trap-a, HOFE x 4:40 proiektuaren bi milako hamarkadako soinuak, MDAren trap eta hyperpop doinuak eta moldakortasuna, eta, bukatzeko, Granadako Plasaporros kolektiboa, musika eta festa uztartuta.

  • BASOA IN THE CITY - ARSUAGA

Doinu elektronikoen txanda Arsuaga - Basoa in the city agertokian izango da; agertoki hori “zona” esaten zaion gune ezagunean egongo da, eta bertan arituko dira Tronis herriko ikonoa, Yung Prado dj eta ekoizlea, Chica Gang kolektibo madrildarreko Rocío, eta GAZZI, generoaren irakurketa subertsiboenaren erakusgarri.

Hirian ekimenaren bitartez talentua indartu eta publiko guztiengana hurbildu nahi dugu, betiko taldeekin batera unean uneko proposamen ezagunenak ere eskainita. Sarrera doan izango da, Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker. Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute, soilik maiatzaren 28an, larunbatean, Santutxun.

 

HIRIAN

2022ko maiatzak 28
Santutxu, Bilbo

ALBANY
AVIADOR PRO
BORROKAN
ÇANTAMARTA
LA ÉLITE
EUSKOPRINCESS
GAZZI
HOFE X 4:40
KOKOSHCA
L´HAINE
THE LIMBOOS
MARIA ESCARMIENTO
MDA
MUTIKO & TATTA & DENSO
PLASAPORROS
POTATO
ROCÍO
SAMANTHA HUDSON
SAMURAÏ
SEX MUSEUM
TRONIS
YUNG PRADO
ZA! & LA TRANSMEGACOBLA

 

HIRIAN

2022ko, maiatzak 28
Santutxu, Bilbao

ALBANY
AVIADOR PRO
BORROKAN
ÇANTAMARTA
LA ÉLITE
EUSKOPRINCESS
GAZZI
HOFE X 4:40
KOKOSHCA
L´HAINE
THE LIMBOOS
MARIA ESCARMIENTO
MDA
MUTIKO & TATTA & DENSO
PLASAPORROS
POTATO
ROCÍO
SAMANTHA HUDSON
SAMURAÏ
SEX MUSEUM
TRONIS
YUNG PRADO
ZA! & LA TRANSMEGACOBLA

BILBAO BBK LIVE
2022ko uztailak 7, 8 eta 9
Kobetamendi, Bilbo
Sarrerak eta bonuak hemen eskuragarri: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko Maiatzak 28
  • Ordutegia12:45-23:00
  • LekuaSantutxu
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non