Sara Baras: Alma de bolero"
Sara Baras ballet flamenkoaren munduko figurarik handiena da. Dantzaria, zuzendaria eta koreografoa da, eta nazioarteko arte eszenikoen Espainiako ordezkaririk ospetsuenetakoa.
Cadizeko artistak duela 30 urte baino gehiago ekin zion eszenatokien ibilbideari, eta ordutik arrakasta erdietsi besterik ez du egin. Izan ere, 2003ko Dantza Sari Nazionala, 2004ko Andaluziako Urrezko Domina, 2020ko Olivier Award britainiarra eta 2020ko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eskuratu ditu; horrezaz gainera, Parisko Theatre Champs-Elysées-en historian gehien aritu den artista gisa agertzen da, 200 funtzio baino gehiagorekin. Horiek guztiak haren ibilbide artistikoan ikus ditzakegun lorpen ugarietako batzuk baino ez dira.
ALMA besarkada handi bat da, non flamenkoak boleroa besarkatzen duen, eta boleroak flamenkoa besarkatzen uzten duen, bere burua segiriya soleá, caña, garrotin, buleria bilakarazte aldera, formei, koloreei eta sentsualitateari ustekabeko bira batean ezinbestean eutsita; kadentzia zarrastada bihurtzen da, maitasuna zaku hautsietan gordetzen da, hutsa ahotsaren eta gitarraren gainean antzematen da, eskuetan magia eta oinetan patua elkarrekin jolasten dabiltzalarik. ALMA etengabeko keinua da, beti lagun izan ditugun doinuen oroitzapenekiko abentura.
ALMA marka berezi baten sorkuntza da, bizitza ulertzeko eta konpasean eroateko modu bat, mundua musika hagitz berrietatik ikusteko modu baten inguruan dena osatzeko modu bat, beti flamenkoaren doinurik tradizionalenei egokitutako soinuak dituena.
Dantza, musika, jantziak, argiak, ehundurak… benetakoaren zaporea gaur egunean. Bolero-arima duten flamenkoak.
- Zuzendaritza, gidoia eta koreografia: SARA BARAS
- Musika: KEKO BALDOMERO
- Testuak: SANTANA DE YEPES
- Argiak: ANTONIO SERRANO, CHIQUI RUIZ
- Jantziak: LUIS F. DOS SANTOS
LANKIDETZA BEREZIA
- Kantea: JUANA LA DEL PIPA, ISRAEL FERNÁNDEZ y RANCAPINO CHICO
- Pianoa: ALEX ROMERO
- Kontrabaxua: JOSE MANUEL “POPO”
DANTZARIAK
- SARA BARAS
- Dantza-taldea: CHULA GARCÍA, CHARO PEDRAJA, DANIEL SALTARES, CRISTINA ALDÓN, NOELIA
- VILCHES, MARTA DE TROYA
- Errepikatzailea: CHULA GARCÍA
MUSIKARIAK
- Musika-zuzendaria: KEKO BALDOMERO
- Gitarra-joleak: KEKO BALDOMERO, ANDRÉS MARTÍNEZ
- Kantea: RUBIO DE PRUNA, DAVID DE JACOBA
- Perkusioa: ANTÓN SUÁREZ, MANUEL MUÑOZ “EL PÁJARO”
- Saxofoia, harmonika, txirula: DIEGO VILLEGAS
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2022(e)ko Maiatzak 26
- Ordutegia20:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa34 < 65 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskalduna Jauregia


