"Balearen begia", exposición de Elena Vecino

Zarautz 2022(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • "Balearen begia", exposición de Elena Vecino

Ustegabekoa 

Batzuetan, ustekabeko zerbaitek erreakzionarazten zaitu eta, pentsatu ere egin gabe, urte askoan zure buruan ezkutatutako jakin-mina asetzen duten gauzak egiten dituzu.

Ziur aski, jakinmin horrek nire subkontzientean jarraitzen zuen, Sopelako hondartzan balea hondoa jota zegoela jakin nuenean, Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko nire laborategitik kilometro gutxira. Laborategian dena prest genuen jakin-mina asetzeko, han begiekin egiten baitugu lan, hori bai, animalia txikiagoenekin.

Balearen begiarekin egindako ikerketa-abentura honetan, zuzentzen dudan taldeko hiru ikertzailek lagundu zidaten: Noelia Ruzafa eta Xandra Pereiro doktoreak eta Ane Zulueta lizentziadunak.

Erakusketan, begiko hainbat zatien mikroskopia optiko eta elektronikoko argazkiak erakusten dira. Argazki bakoitzak alderdi zientifiko bat adierazten digu eta horri esker baleek nola ikusten duten aztertu dugu. 

Transmisioko eta ekorketako mikroskopia elektronikoko argazkiak, jatorriz zuri-beltzekoak, Luis López Vecinoren laguntza paregabearekin koloreztatu dira. Alderdi garrantzi-tsuenak nabarmentzeko, beren esanahi espezifikoa duten kolore-paleta bat erabili dugu, eta baleen ikusizko ezaugarriak jabetzen lagundu digute. Emaitzak eragin handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu dira.

Publiko guztiei zuzenduta dago erakusketa. Ikerketan zehar lortutako 16 argazkik osatzen dute eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei egokituta dago. Horretarako, irudi- ekin batera, ukitzeko moduko beste argazki batzuk daude, Brailleko testuarekin.

Aretoan bale mota hauek, rorkualak  egiten duten soinua entzun daiteke, sonui hori egokitu duelako Mikel Arce irakasleak.

Gainera, hiru animazio-bideo ikus daitezke, balearen agerpena eta baleek nola ikusten duten azaltzen dutenak, eta erakusketaren audiogida ere, entzun dezakezu, kode hauek eskaneatuz.

 

 

Elena Vecino Biologia Zelularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2004. urteaz geroztik, Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn. 1996. urtetik aurrera, Oftalmo Biologia Esperimentaleko taldea zuzentzen du, urte horretan sartu baitzen UPV/EHUn. Biologian doktorea Salamancako Unibertsitatean, eta PhD Suediako Lundeko Unibertsitatean, Cambridgeko Clare Hall Collegeko (UK) Life Member eta Bordeleko Unibertsitateko Bikaintasun Ekimeneko irakaslea ere bada.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non