Albert Pla: "¿Os acordáis?"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Maiatzak 21
  • Albert Pla: "¿Os acordáis?"

¿Os acordáis? du izenburua Albert Plak pandemian konposatutako azken abestietako batek, konfinamenduak adina irauten duen konposizio luzeak. Plak ironiaz hausnartzen du koronabirusaren krisiak munduan izan duen inpaktuari buruz.

Musikaria, abeslaria, aktorea, idazlea, pailazoa, bufoia… Artista paregabe horietako bat da Albert Pla, polifazetikoa eta transgresorea, hunkitzeko, nahasteko eta harritzeko ahalmen amaigabea duena. Ez du inor axolagabe uzten. Oraingoan, bakarrik igoko da agertokira, lagungarririk gabe, bere abestiak antzezteko eta ezohiko poetika suntsitzaile eta sutsuko ikuskizun bat lortzeko duen indarrarekin. Ikuskizunean, abesti berriak eta bere ibilbideko abesti enblematikoak joko ditu, bakarrizketaren batekin nahastuta.

  • Ideia originala: Albert Pla
  • Musika eta abestiak: Albert Pla
  • Zuzendaritza: Albert Pla
  • Irudiak: David Ruano
  • Diseinu grafikoa: Jordi Rins
  • Produkzioa: Pedro Páramo


ANTZEZLEAK

  • Pertsonaia: Albert Pla

 


Laburrean

Non