Ana Galarragaren ipuin-kontaketa saioa haurrentzat: "Marikalanbre bizitzaren laborategian"
Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarea: haur eta familientzako jarduerak (2022ko otsailetik maiatzera)
Esperimentu zientifikoen gainean sortutako kontakizunak, zientziarekiko gure jakinmina piztu eta ondo pasatzeko helburua dutenak. Etxeko materialekin, inolako arriskurik gabe.
Adina: 5-8 urte.
Lekua: Judimendiko gizarte-etxeko familia liburutegia.
Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude maiatzaren 3tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2022(e)ko Maiatzak 17
- Ordutegia18:00
- Lekua Judimendi Gizarte Etxeko Liburutegia
Judimendi Hiribidea, 26
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa1 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Judimendi Gizarte Etxeko Liburutegia


