Geuria! Igandeak: Micky & The Buzz
‘Geuria! Igandeak!’ izena du San Mames inguruan aisialdirako alternatiba bat eskaini nahi duen Athletic Cluben ekimen berriak. Igandeetan izango diren goizeko kontzertuen zikloa da, Geuria! kirol tabernan, 13. atearen ondoan.
Micky & The Buzz talde bilbotarrak emango dio hasiera igande honetan, Athleticen eta Osasunaren arteko norgehiagokaren atarian. 13:00etatik aurrera, dibertsioa, dantza eta rock & roll klasikoena ziurtatuta daude. Sarreren prezioa 10 €koa izango da aldez aurretik eta 12 €koa leihatilan.


