"COMIKAZES" (bakarrizketa)
Maiatzaren 14an, larunbata, 20:00etan, Zalla-antzokian "Comikazes" izeneko umore-ikuskizuna izango da. Herrialdeko komikorik onenetako bost izango dira, guztiak Paramount Comedy kanaletik (orain Comedy Central) sortuak: lñaki Urrutia, Juan Solo, Don Mauro, Karim eta Richard Salamanca.
Horien guztien artean komediako ehunka ordu dituzte, bai zuzeneko eszenatokietan bai telebistako platoetan. Comikaze kontzeptua "cómico" eta "kamikaze" hitzak batzetik sortzen da. "Comikaze"ko kideak, antzinako kamikaze japoniarren irudia eredutzat hartuta, agertokira ateratzen dira dena emateko prest, beren helburua betetzeko: ikusleak barre egitea ikuskizunak irauten duen ordu eta erdian. Hori da "Comikazes"-en motorra: ikusleek ikuskizun paregabe eta errepikaezina goza dezaten lortzea.
Elkarren artean oso desberdinak diren komikoak biltzen ditu ikuskizunak eta, horri esker, umorearen barruan espektro zabala hartzen du. Haren parte-hartzeak ziztu bizian egingo dira, astindu gabe. Hainbesteraino, ezen, ikuskizuna bukatutakoan, ikusleak berriro ikusteko gogoz geldituko dira. Hori da Comikazesen sekretua.
Sarrerak (8€) balio du, eta datorren larunbatean, apirilak 16, salgai egongo dira, antzerkiko leihatilan nahiz Kutxabankeko aldez aurreko salmenta zerbitzuan.
?
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko Maiatzak 14
- Ordutegia20:00
- Lekua Zalla Zine-Antzokia
Trenbide Etorbidea, 2. Artebizkarra auzoa, z/g
Zalla - Zenbatekoa8 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Zalla Zine-Antzokia


