A Voz: "Pagliacci"
"Avoz"-ren ekoizpen propioa (Operaren eta Zarzuelaren Arabako eta Gasteizko lagunak)
Pagliacci Italiako verismoaren eta historia osoaren opera gailurretako bat da. 1892an Milango Teatro dal Verme antzokian estreinatu zen, Ruggero Lencavallo konpositorearen lanik aipagarrienetako eta arrakastatsuenetako izanik. Libretoak, Giovanni Vergaren ipuin batean oinarritua, maitasun istorio izugarri bat deskribatzen du artearen komediako antzerki konpainia batean, non jeloskortasunak, grina sutsuak eta sentimendu oinarrizko eta bortitzek narrazioan puntu nagusi bat betetzen duten.
Wagnerren eragina nabarmena da motibo eroalearen erabileran eta orkestra-ehunaren dentsitatean. Opera honetan musika zati handiak nabarmentzen dira, Tonio kantatzen duen Prologo ospetsua kasu, edo errepertorio osoko tenorentzako aria kantatuenetariko bat, "Vesti la giubba... Ridi Pagliaccio".
Erabateko estreinaldia
Opera hitzaurre batean eta bi ekitalditan
- Musika eta libretoa: Ruggero Leoncavallo
- Musika zuzendaria: Arkaitz Mendoza
- Eszena zuzendaria: Txema Blasco
- Orkestra: Kamerata Euskdivarius
- Abesbatza: Avoz, Manuel Iradier
- Abesbatzaren zuzendaria: Estitxu Delgado
- Intepreteak: Nedda/Colombina: Mari?a Casado (sopranoa), Canio/ Pagliaccio: Alberto Canet -Muga (tenorea), Tonio/Taddeo: Jorge Tello (bari?tonoa), Beppe/Arlecchino: Andoni Marti?nez Baran?ano (tenorea) , Silvio: Xabier Vilalta (bari?tonoa)
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko maiatzaren 13(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 15(e)ra
- OrdutegiaMartxoak 13 eta 15: 19:30
- Lekua Gasteizko Principal Antzokia
San Prudencio, 29
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa15 / 35 €
- Sarrerak Erosi
- Web Gasteizko Principal Antzokia


