"Mundua Museo Bat da: 25. Urteurreneko Kontzertua" (Bilboko Korala-Kirmen Uribe-Euskadi Brass)

Bilbao 2022(e)ko Maiatzak 12
  • "Mundua Museo Bat da: 25. Urteurreneko Kontzertua" (Bilboko Korala-Kirmen Uribe-Euskadi Brass)

Museoaren 25. urteurrenerako berariaz sorturiko proposamen berezi honetan, musika, literatura, artea eta arkitektura batzen dira. Literatura- eta musika-arloko bidaia bat da, eta Kirmen Uribek okasiorako beren-beregi sortutako kontakizunak bat egingo du Museoaren arkitekturarekin, Bilboko Elkarte Korala eta Euskadi Brass metal-orkestraren musika lagun dituela.

Kontakizuna Museoaren historiako etapa ezberdinak zeharkatzen dituen bidaia moduko bat da: Museoaren jatorria, bokazioa eta hura ahalbidetu duen gizartea jorratzen ditu, eta haren sorrerarekin, ibilbidearekin eta erakusketarekin lotutako gaiak hartzen ditu kontuan, hala nola kokagunea, Euskalduna ontzi-enpresa, industria, Paris, Errusia edota New York. Musikari dagokionez, Bilboko Elkarte Koralaren ahotsak Euskadi Brassen metalekin batuko dira, eta Kirmen Uriberen hitzekin batera entzungo dira Museoaren Atrio bikainean.


Laburrean

Non