"ITSASKIRRI"

Barakaldo 2022(e)ko maiatzaren 12(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • "ITSASKIRRI"
  • "ITSASKIRRI"

Birziklapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Maiatzak 17, erakusketa hau ikusgai dago. Bertan, Isabel Oñartek elementu birziklatuekin sortutako objektu eder eta originalen bilduma aurkeztu du eta Daniel Oñartek gure kostaldeetako tokiko animalien argazkiak erakutsi ditu.

Isabel Oñartek, Arte Ederretan lizentziadunak, Itsaskirri Driftwood-Art proiektu aurkezten du, gure hondartzetara noraezean aratz heldutako egurrak bildu eta bigarren bizitza erabilgarri bat emateko sortua, objektu artistiko eta bakarrak eginez. Kontzientzia hartuz, zabortegian amaituko luketen zur garbituak jasoz, harriekin, sokekin, maskorrekin, posidoniako pilotekin, beirekin, plastikoekin eta zaborretatik jasotako elementuekin batera, irudimena eta sormena gauzatuz objektu eder, original eta funtzionalak lortzen dira.

Horren bidez, -Berridurikatu, Birsortu, Birgaitu.- HIRU Ben inguruan planetarekiko errespetuaren filosofiaz kontzientziatu nahi dugu: “gauzak birgaituz irudimenarekin sortzen eta jolasten bezainbat gozatzen duzu. behar duzuna bilatzen”. Horrela, materialei bigarren bizitza erabilgarria ematea lortzen da, ingurumenean duten inpaktua saihestuz edo ahalik eta gehien murriztuz.

Oraingo honetan Daniel Oñartek ere hartu du parte erakusketan, eta haren argazkiekin gure itsasadarrean eta Abran bildutakoa birsortzen du. Urak erabat leheneratu ondoren, paisaiaren eta faunaren erabateko aldaketa sumatzen dugu. Danik gure kostaldean berragertu den bertako fauna erakusten digu, edertasun naturala, guztion artean iraunarazi behar dugunaz kontzientziatzeko.


Laburrean

Non