BBK Artegunea 2022 - “Topiak: Etorkizuneko oroigarriak”
BBK Artegunea 2022ren barruan.
Topiak: Etorkizuneko oroigarriak
Maiatza hasteko Topiak: Etorkizuneko oroigarriak.
Etorkizunari buruz hausnartzea eta oraina birpentsatzea, espekulazio-objektuen sorkuntza bidez. Tipik eta Victoria Ascasok sustatutako proiektu honek zati praktiko bat izango du tailer formatuan, eta bertan interesa duten pertsonek, praktika artistikoetatik abiatuta, etorkizunaz pentsatzeko beste modu batzuekin esperimentatu ahal izango dute. Tailerretan forma emango zaie espekulazio-objektuei, gura dugun etorkizunera hurbilduko gaituzten estrategiak pentsatzen eta gauzatzen laguntzeko.
Proiektua honetan zehazten da:
- 1. TAILERRA | Forma fisikoa pentsatzea, gorputz bat aurkitzea. Maiatzaren 9a, 18:00-20:00 | BBK Kuna. Izen-emateak hemen
Aldez aurretik landutako etorkizun desiragarriko agertokiak ezagutzea, horietara garamatzaten estrategietan ikertzeko. Espekulazio-objektuak formalizatzen hasiko gara; denboran beste leku batetik berba egiten diguten piezak dira, etorkizun desiragarria lortzeko estrategiak fintzen eta gorpuzten lagunduko digutenak. Praktika artistikoak, gorputza eta marrazkia abiapuntu direla espekulatuko da, espekulaziozko pieza horien forma posibleak haztatzeko.
- 2. TAILERRA | Prototipoa eraikitzea. Maiatzaren 10a, 18:00-20:00 | BBK Kuna. Izen-emateak hemen
Aurreko saioan zirriborratutako espekulazio-objektuak –Etorkizuneko oroigarriak– prototipatuko dira. Hainbat material eta baliabidetatik abiatuta, gutxienez objektu horietako baten diseinua taldean amaituko da, etorkizun desiragarria lortzen lagunduko duten estrategietako bat gorpuztuko duten piezen lehen formalizazio bat lortzeko.
Tailer horiez gain, aurkezpen publikoa egingo da maiatzaren 25ean, 18:00etan, eta objektuetako batzuen erakusketa, BBK Kunan maiatzaren 25etik ekainaren 8ra ikusgai egongo dena.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2022(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 10(e)ra
- Ordutegia18:00-20:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - ZenbatekoaIzen-ematea
- Sarrerak Erosi
- Web BBK Aretoa


