Urduñako Otxomaio jaiak 2022: egitaraua
Otxomaioko jaien ospakizuna 10 egunez luzatuko da. Hala ere, aipatzekoa da jai-ekitaldi gehiago egingo direla Urduñan data horien aurretik eta ostean
Bi urteko pandemiaren ostean, Otxomaioko jaiak Urduñara itzuliko dira bere ohiko formatuan, adin guztietako biztanleei bideratutako berrogeita hamar ekitaldi baino gehiagorekin. Jaia mai¿¿atzaren 6tik 15era ospatuko da, ostiraletik igandera, Bihotzaren erreketak jaiak datorren urtera arte itzali arte. Jaien ordezkariei dagokienez, Bihotza Konpartsak irakurriko du pregoia eta Hamaika Kale txupin jauritzeaz arduratuko da.
Autengo jai-egitarauan ez da musika-proposamenik faltako. Hilaren 7an, larunbatean, Huntza eta DJ Bullen txanda izango da, 23:00etatik aurrera Foru Plazan. Egun horretan bertan, 17:30ean, Urduñako gaztetxoek Kantu Kolore taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Igandean, hilak 8, 13:15ean, Santa Zezilia taldea plazara itzuliko da Otxomaioko kontzertua eskaintzeko.
Orbanak taldeak hartuko du musika-txanda hurrengo astean, zehazki, hilaren 13an, 22:00etan Foru Plazan. Hurrengo egunean, maiatzaren 14an, Urduñako Abesbatza Elkarteak kontzertua eskainiko du plazan bertan. Ondoren, 22:30etik aurrera, Bulego eta Oihan Vega DJa agertokira igoko dira gaua girotzeko. Azkenik, Puro Relajoren arrantxerek jaiei amaiera emango diete igandean, hilak 15, Bihotza erre aurretik.
Askotariko ekitaldiak
Ohiko jarduerez gain, hots, lehiaketa gastronomikoak, erraldoi eta buruhandien kalejirak, Antzinako Andra Mariren Santutegirako erromesaldiak edo herri bazkari jendetsuak, aurten lehenengo aldiz antolatuko dute putxera lehiaketa. Hilaren 15an, igandean, izango da 08:00etatik aurrera Foru plazan. Interesa duten hiritarrek izena eman dezakete marmitarenelkartea@hotmail.com helbidera idatziz.
Hain zuzen ere, aurreko urteetan bezala, urduñarrek era askotako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, hala nola ohiko Tortilla Lehiaketan eta Aurrezku Lehiaketan, biak maiatzaren 7an, eta Haurren XXI. Arrantza Lehiaketan, maiatzaren 14an.
Bihotza Konpartsa eta Hamaika Kale
Urduñako Jai Batzordeak Bihotza Konpartsa aukeratu du hilaren 6an, 21:00etan, O¿txomaioetako txupina pizteaz arduratuko den elkarte gisa. Tokiko elkarte soziokultural hau 2001ean sortu zen; horrenbestez, aurten ospatuko dute euren 20+1 urteurrena. “Bihotza Konpartsa festaren sinonimoa da”, diote elkartetik bertatik. Izan ere, data hauetako jai-paisaiaren parte dira elkarte honen erraldoi eta buruhandiak, Batibomba eta Bihotza, euren txosna erakargarriarekin batera.
Bestalde, Hamaika Kalek, Urduña Hiria Museoak kudeatzen eta dinamizatzen duen boluntarioen elkarteak, jaietako txupinazoa jaurtiko du, euren hirugarren urteurrenarekin maiatzean bat eginez. Egunez egun aberasten ari den proiektua da, kide guztiek nabarmen gozatzen dutena: “Ilusionatuta, harro eta aberastuta sentitzen gara horrelako proiektu indartsua duen elkarte honetako kide izateagatik”.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2022(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 15(e)ra
- LekuaUrduña
- Info Gehiago


