"Baliabide jarraituen katalogazioa"

Donostia-San Sebastián Maiatzaren 4(e)tik maiatzaren 6(e)ra
  • "Baliabide jarraituen katalogazioa"

Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.

 

Irakaslea : Oihane Oliveri Korta

Historian doktorea EHUn. Esperientzia profesionala liburuzain, artxibozain eta dokumentalista moduan Lezoko Udalean eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio  sailean eta Kultura sailean. 2009az geroztik liburuzain teknikaria da HABE Liburutegian.

                 
Helburuak

Honako hauek izango dira ikastaro honen helburu nagusiak:

    Baliabide jarraituen katalogazioari dagokionez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko jarraibideak ezagutzea.
    Baliabide jarraituen (paperezkoak nahiz elektronikoak) deskribapen bibliografikoa ezagutzea, eremuz-eremu.
    MARC21 formatua.

Programa

Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu. Baliabide jarraituei dagokien katalogazioaren inguruko azalpen teorikoak emango dira, adibide praktikoen laguntzarekin, eta ariketak praktikoak egingo dira Absysnet datu-basea erabiliz.

    Baliabide jarraituen katalogaziorako prozedura orokorrak.
    Baliabide jarraituen (paperezkoak nahiz elektronikoak) deskribapen bibliografikoa, eremuz-eremu.
    Baliabide jarraituen deskribapen bibliografikorako erabilgarriak diren iturriak.
    Baliabide jarraituen erregistroak sortzea, hau da, katalogazio ariketa praktikoak.

Programa jeitsi

ALDEE

Laburrean

Non