Dock of the Bay 2022
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiaren hamabosgarren edizioa egingo da maiatzaren 2tik 7ra Principe Zinema-aretoetan eta Principal Antzokian eta, aurreko edizioetan bezala, jarduera ugari egingo da zinema-aretoetatik kanpo ere. Kontzertuak, jaiak, liburuen aurkezpenak eta irratsaioak izango dira, Jaialdiaren Sekzio Paraleloak osatuko dituzten ekitaldiak.
Dabadaba aretoa izango da Jaialdiko kontzertuen eta jaien gune nagusia, eta hantxe egingo dira inaugurazio- eta itxiera-ospakizunak ere. Gainera, Shadow Show taldearen emanaldia iragarri dute hilaren 4rako, Detroiteko erritmo psikodelikoak eta harmonia liluragarriak ekarriko dituena, eta Molly Nilson Berlinen bizi den artista suediarrarena, berriz, maiatzaren 5erako.Jenesaispop DJak itxiko du egitaraua.
Musika-egitaraua osatzeko, maiatzaren 6an, ostirala, 21:00etatik aurrera, Gastro Soul Partyren emanaldia izango dugu, Gastronomiaren Euskal Kofradian.
Musikaz gain, liburuek ere leku nabarmena izango dute Jaialdian; hainbat liburu aurkeztuko dituzte Kutxa Kultur Plazan, Tobacco Days liburu-dendaren eskutik. Asteazkenetik ostiralera, honako liburu hauen aurkezpenak egingo dituzte, Eduardo Guillot aurkezle dela: En presencia de Battiato, Eduardo Laporterena; Doña Concha: La rosa y la espina, Carla Berrocal egilearekin; eta Canción de Amor definitiva, La Habitación Roja taldekoJorge Martírena.
Hamabosgarren edizio honetan, Gehituk berriro kolaboratuko du Dock of the Bay jaialdiarekin, Dabadaban egingo diren eta Jaialdiaren Perfect Day sekzioaren barruan sartzen diren bi proiekziorekin. Astelehenean, maiatzak 2, Claudia Priscilla eta Kiko Goifman zuzendarien Bixa Travesti dokumental brasildarra eskainiko da.Linn da Quebrada brasildar abeslari eta artista transgeneroaren eskutik, gorputzaren eta hark ordezkatzen duenaren inguruko film indartsu eta ausarta izango dugu begien aurrean. Film dibertigarri, transgenero, feminista eta favelakoa.
Hurrengo egunean, ordu berean, Marie Losier zuzendariaren The Ballad of Genesis and Lady Jaye dokumentalaren txanda izango da. Performance-aren artista berritzailearen eta Genesis Breyer P-Orridge musikaren aitzindariaren (Throbbing Gristle, Psychic TV) eta bere beste erdia eta kolaboratzailea den Lady Jaye-ren bizitzaren eta lanaren erretratu intimo eta hunkigarria, bikoteak “Pandrogyne” proiekturako egin zituen eraldaketa sexual ausartetan zentratuta.
Irratiak ere izango du protagonismoa edizio honetan; hiru irratsaio eskainiko dira zuzenean, eta podcast bat. Deusto Irratiak Dock of the Bay jaialdiari buruzko saio berezia eskainiko du maiatzaren 5ean, osteguna, 17:30ean. Hurrengo egunean El disco de tu vida irratsaioaren txanda izango da, Asier Leozek eta Juan Luis Etxeberriak gidatuta; Tulsa elkarrizketatuko dute. Larunbatean, berriz, hilak 7, 12:30ean, zuzenean emango dute Docs&Talks programa, Inés Calero eta Laura Garcíarekin.
Carántula podcastak ere Dock of the Bayri buruzko saio berezia eskainiko du, Jabier Rodriguezek, Fran Fracak eta Iñigo Basurkok zuzenduta.
Jarduera paraleloen egitarau bete-betea, aurtengo edizioko film labur eta luzeen proiekzioen egitaraua osatuko duena.
SAIL PARALELOEN EGITARAUA
DOCK LIVE!
Ostegunean, maiatzak 5, 19:00etan, Tabakaleran
BSO
Ostegunean, maiatzak 5, 21:00etan, Kutxa Kultur Klubean
VERDE PRATO
Larunbatean, maiatzak 7, 21:00etan, Kutxa Kultur Klubean
AINARA LEGARDON
IRRATIA
Ostegunean, maiatzak 5, 17:30ean, Kutxa Kultur Plazan
“PLANO SECUENCIA”
DEUSTO IRRATIA, DOCK OF THE BAY jaialdiari buruzko saio berezia
Zuzenean
Ostiralean, maiatzak 6, 17:30ean, Kutxa Kultur Plazan
“EL DISCO DE TU VIDA”
Asier Leoz eta Juan Luis Etxeberria, Tulsarekin
Zuzenean
Larunbatean, maiatzak 7, 12:30ean, Kutxa Kultur Plazan
Docs&Talks
Inés Calero eta Laura García
Zuzenean
CARANTULA podcasta
DOCK OF THE BAY jaialdiari buruzko saio berezia
Jabier Rodriguez, Fran Fraca eta Iñigo Basurko.
KONTZERTUAK ETA JAIAK
Astelehenean, maiatzak 2, 21:00etan, Dabadaban
Inaugurazioko Jaia
Asteazkenean, maiatzak 4, 21:00etan, Dabadaban
SHADOW SHOW taldearen emanaldia
Ostegunean, maiatzak 5, 21:00etan, Dabadaban
MOLLY NILSONen emanaldia
Ostiralean, hilak 6, 21:00etan, Gastronomiaren Euskal Kofradian
Gastro Soul Party - Dock of the Bay
Reggae got to Soul kolektiboa
Larunbatean, maiatzak 0, 00:00etan, Dabadaban
Amaierako Jaia
JENESAISPOP DJS
PROIEKZIOAK- PERFECT DAY Gehiturekin lankidetzan
Astelehenean, maiatzak 2, 19:30ean, Dabadaban
Bixa Travesti
Claudia Priscilla, Kiko Goifman-2018-Brasil -75 min
Asteartean, maiatzak 3, 19:30ean, Dabadaban
The Ballad of Genesis and Lady Jaye
Marie Losier - EEUU - 2011- 72´ - VOSE
LIBURUEN AURKEZPENAKTobacco Days liburu-dendarekin lankidetzan
Asteazkenean, hilak 4, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan
“En presencia de Battiato”, Eduardo Laporterena
Aurkezlea: Eduardo Guillot
Ostegunean, maiatzak 5, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan
“Doña Concha: La rosa y la espina”, Carla Berrocalena
Aurkezlea: Eduardo Guillot
Ostirala, hilak 6, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan
“Canción de Amor definitiva”, la Habitación Roja taldeko Jorge Martírena
Aurkezlea: Eduardo Guillot
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 7(e)ra
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián


