2022 Expodistrito 2022: "Rostros Que Dejan Rastro", Anesvad fundazioaren erakusketa, Eva Menaren lankidetzarekin
Expodistrito 2022 (apirila-ekaina).
Expodistritoko aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, Bilboko Udalak antolatua, udaberrian itzuliko da, argazkigintza- eta pintura-proposamen berriekin. Edizio berria apirilaren 4an hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da. Emanaldi berri honetan, hiriko bizilagunek Expodistritoko proposamen artistikoez gozatzeko aukera izango dute Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegietan.
Sarrera doakoa da eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira.
ANESVAD FUNDAZIOA, EVA MENAREN LANKIDETZAREKIN
ROSTROS QUE DEJAN RASTRO - Margoa
Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.
- Apirilaren 4tik 20ra. Abandoko Udaltegia.
- Maiatzaren 2tik 13ra.San Frantziskoko Udaltegia.
- Maiatzaren 17tik 30era. Begoñako Udaltegia.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 13(e)ra
- Lekua San Frantziskoko Udaltegia
Mariaren Bihotza Plaza, z/g
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web San Frantziskoko Udaltegia
- Info Gehiago


