Zinema eta animazioko "18.95" programa: "Flashdance" eta "Larunbat gaueko sukarra"
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi zu '18.95' programaren beste saio bat izango dela. Programa urrian estreinatu zen, eta zinema eta animazioa uztartzen ditu. Apirilaren 30ean, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera, Flashdance eta Larunbat gaueko sukarra filmak proiektatuko dira Amaia KZko auditoriumean, jatorrizko bertsioan. Zikloko hirugarren kapitulu honetarako, musikal modernoaren bi zinta mitiko aukeratu dira, John Travolta eta Jennifer Beals interpreteak ospetsu bihurtu zituztenak.
Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan (5,50 euro bakoitzak): www.irun.org/entradas helbidean, Luis Marianoko turismo-bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada.
Beste zinema-proiekzio batzuek ez bezala, '18.95' ekimenak aurretiko animazioa ere eskaintzen du, proiekzioa dinamizatzeko eta jendearekin elkarreraginean aritzeko jolas, lehiaketa eta sarien bidez. Oraingoan, proiektatu beharreko zinten izenburuak aprobetxatuz, dantza izango da saioaren ardatza, zuzeneko emanaldiren bat ere izan liteke. Pauso -K Dance Studioren laguntzarekin egingo da saioa.
Sinopsia
Flashdance (1983). Alex Owens umezurtz gazteak dantzari profesionala izan nahi du. Baina egunerokoan bizitzeko eta, gainera, dantza-eskolak ordaintzeko, egunez lantegi batean aritzen da soldadore, eta gauez, gaueko klub batean dantzan. (FILMAFFINITY)
Larunbat gaueko sukarra (1977). New Yorken, aste osoan Brooklyngo pintura-denda batean lan egin ondoren, Tony Manero (John Travolta) gogor prestatzen da larunbateko gauaz diskotekan gozatzeko: Brut koloniaz blai egin, eta loredun alkandora estu bat, gabardina-oihalezko galtzak eta plataformadun zapatak janzten ditu. Modako diskotekan, Tonyk denak liluratuta utziko ditu ondoen egiten duenarekin: dantzarekin alegia. (FILMAFFINITY)
18.95
Izena zinema sortu zen urtetik datorkio programari. Izan ere, 1895ean, Lumière anaiek proiekzio bat argitaratu zuten; lehen aldia zen, eta zazpigarren artearen jatorritzat hartzen da. 18.95 programak "Bizinema Bang Bang" ekimenaren lekukoa hartzen du, orain arte programa horrek eskaintzen baitzituen jarduerak, parte-hartze bidezko aurrekontuen esparruan egindako proposamen bati esker.


