"El dilema del jamón"

Erandio 2022(e)ko Apirilak 30
  • "El dilema del jamón"

Aspalditik elkarrekin ikusi nahi genituen Gurutze Beitia eta Txemi Parra oholtzan elkartuko dira berriro, telebistan ehunka orduz Más Humor saioa eta bestelakoak aurkezten aritu ondoren. Antzerki honetan, 5 urteko neska baten aita dugu (David); eskolakide baten amari (Afrika) deitzen dio, beren seme-alabei buruzko kontu bat eztabaidatzeko.

El dilema del jamón Txemi Parrak idatzitako testua da. Txemik eskarmentu handia du gidoigintzan, Aida, 7 vidas, Los Serrano, Mi querido KlikowskyÁguila roja, El internado eta beste hainbat saiotako gidoilari taldean parte hartu baitu. El dilema del jamón antzezlanak hasieratik harrapatuko gaitu, arina delako eta umorez eta ironiaz beteta dagoelako.

EGILEA: Txemi Parra
ZUZENDARITZA, ANTZEZLEAK: Gurutze Beitia, Txemi Parra
IRAUPENA: 80 minutu

.erandio.eus/

Laburrean

Non