"Lope que te parió"
Komedia honek xede dibulgatzailea dauka eta umore handiz dokumentatzen du bai Urrezko Mendeko antzerkia, bai komediak egiteko Arte Berria, Lope de Vegak proposatutakoarekin bat. Lope de Vegaren “El mejor alcalde, el rey” eta Calderónen “La vida es sueño” lanen bertsio laburrak ematen ditu.
Horrela, aldi historiko hartakoantzerkiaren funtsezko ezaugarriak jartzen dituzte agerian, nabarmen utzita zeinen kontraste aberatsa dagoen Loperen antzerki bitalistaren eta Calderónen pasio intelektualaren artean.
Lope de Vega emankorra Espainiako antzerki modernoko formula metrikoen aita da (hartaz esaten da katu-gizona izan zela, zeren bizitza bakar batean eginbaitzuen beste edozein gizakik zazpi bizitzatan eginen zuena baino gehiago). Mila eta seiehun antzezlan idatzi zituen, bederatzi epopeia, hiru poema didaktiko, laurehun auto sakramental, hiru eleberri luze eta lau eleberri labur.
Bere garaian esaten zen berak idatzitako antzezlan guztietako orrialdeak kenduta eta lurrean banan-banan bata bestearen ondoan jarrita, katagorri batek Pirinioetatik Gibraltarko itsasarteraino gurutzatuko zuela Espainia lurra ukitu gabe.
- Iraupena: 70 minutu
- Zuzendaritza: Antonio Campos
- Aktoreak: Antonio Blanco, José Antonio Aguilar
- Gidoia: José Antonio Aguilar, Cía. Malaje Sólo
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaMalaje Sólo
- Data 2022(e)ko Apirilak 29
- Ordutegia20:00
- Lekua Sarasate Kulturunea
Espainia Plaza z/g
Castejón - Zenbatekoa6 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Sarasate Kulturunea


