"Los etruscos: entre el misterio y la investigación científica"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Apirilak 27
  • "Los etruscos: entre el misterio y la investigación científica"

Aiete Kultur Etxeak Italiarekin lotutako hainbat saio antolatu ditu Literatura eta Zinema Zikloaren barruan, Canto a Italia izenburupean hainbat literatura, zinema eta hitzaldi saio burutuko dira, otsaila eta maiatza bitartean.

Hitzaldi honetan, etruskoei buruz dugun ezagutzaren gaur egungo egoera aztertu nahi da; izan ere, Italiako Penintsulako herri eta kultura nagusietako bat osatzen dute, bereziki, Kristo aurreko 600etik 300era bitartean.

Kultura honen jatorria eta hizkuntza iluntasunez eta polemikaz inguratuta egon da Antzinarotik, batez ere, beste herri mugakideekin alderatu denean. Horrek zibilizazio honekiko interesa areagotu du eta misterio-kutsu batez jantzi izan du. Ikerketa historiko berrienak, ordea, misterio hori uxatu eta etruskoen zibilizazioa termino zientifikoagoetan planteatzen ditu.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Apirilak 27
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non