Kontzertu marraztua, The New Raemonekin eta Paula Bonetekin: "Quema la memoria"

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 27
  • Kontzertu marraztua, The New Raemonekin eta Paula Bonetekin: "Quema la memoria"

Tracking Bilbao 2022

Indie pop-aren eta folk-aren erdibidean dago The New Raemon.

Estatu mailan, musika independentearen erreferente gisa finkatu da Quema la memoria Paula Bonetek goitik behera ilustratutako kantutegiarekin.

Zaila da horien bien baterako proiektu hau ikustea; aukera paregabea da, beraz, honako hau. Izan ere, aparteko lana da oso: nor bere eremuan finkatutako bi sortzaile elkarrekin, sormen-lengoaia desberdin baina osagarrien bidez solasean. Abestiak eta pintura zuzenean...

Paula Bonet (Vila-real, 1980): Arte Ederretan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (pintura espezialitatean), eta Txileko Santiagon, New Yorken eta Urbinon osatu zuen bere prestakuntza.

2018an, Valentziako Generalitatearen goi-saria jaso zuen, eta Kultura Merezimenduaren Domina eman zioten. Orduz geroztik, La madriguera tailerra zuzentzen du, grafikarekin eta literaturarekin lotutako teknikak garatzen dituen sorkuntza- eta ikaskuntza-gunea.

Gaur egun, Quema la memoria ikuskizunarekin dabil biran The New Raemonekin batera, musika, hitza eta pintura uztartzen dituen performance-a eskaintzen. Arrakasta eta txaloak jasotzen dituzte kritikaren zein ikusleen artean.

La anguila da bere lanik berriena, zeinaren bidez uztartzen baititu hitza eta irudia. Hainbat arlotatik gauza bera esploratzen duten izen bereko bi lan dira La anguila: literatura (Anagrama, 2021) eta pintura (Sala La Nau, Universitat de València, 2021).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Apirilak 27
  • Ordutegia20:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non