Liburu Egunak 2022: Eider Rodriguez: "Eraikuntzarako materiala deseraikitzen"
Lagun artean kafea hartzen egongo balira bezala, Eider Rodriguez eta Patxi Zubizarreta idazletik idazlera mintzatuko dira Eraikuntzarako materiala liburuaz. Aitarekiko harremana ardatz duen eleberri honetan Eider Rodriguez idazlea hustu egiten da eta emozioak barrenetik azaleratzen ditu.
- Jarduera: liburuaren aurkezpena eta solasaldia
- Hizkuntza: euskara
- Adina: gazte eta helduentzat
- Lekua: Goiuri jauregian
- Sarrera:librea, bete arte
Biografia
Errenteria-Orereta, 1977
Publizitate eta Zinema ikasketak egin ditu eta Literaturan doktorea da. Editore eta gidoilari lanetan jardundakoa, egun EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika saileko irakaslea da.
Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007) Katu jendea (Elkar, 2010) eta Bihotz handiegia (Susa, 2017). Ipuinaz gain, literatur genero gehiago ere jorratu ditu: itzulpena, Irene Nemirovskyren Le bal (Dantzaldia) (Txalaparta, 2006); saiakera literarioa, Itsasoa da bide bakarra. Joseba Sarrionandia irakurriz (Utriusque Vasconiae, 2014) eta Idazleen gorputzak: egiletasuna ezbaian literaturaren joko-zelaian (Susa, 2019), komikia, Santa Familia (Ikastolen Elkartea-Xabiroi, 2017), eta haur literatura (Nikoleta eta gaua eta Oilasko hegalak). Bere azken lana Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021) eleberria da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Apirilak 26
- Ordutegia19:00
- Lekua Goiuri Jauregia
Aihotz Enparantza, 1
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Goiuri Jauregia


