"Chill Mafia vs. Ttun Ttun Brigade"

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 26
  • "Chill Mafia vs. Ttun Ttun Brigade"

Tracking Bilbao 2022

Bideo guda ikuskizunean bi artista/talde aurrez aurre jarri eta, txandaka, Youtubeko umorezko bideo bat bidaltzen diote elkarri. Ekitaldi konkretu honetan, Chill Mafiako «Kiliki Frexko» eta «Flako Fonki» eta Ttun Ttun Brigadeko «Asier K.» eta «Aginowsky» izango dira lehiatzen.

Chill Mafia musika banda bat baino askoz gehiago da; talde handi bat da, Iruñeko lagun koadrila bat, ekoizleak, abeslariak, DJak, Mc-ak, entzuleak eta baita graffitigileak biltzen dituena. Euskal panorama hankaz gora jarri dute. Mafia bai existitzen da, eta Nafarroako hiriburuko hainbat auzotako gazte hauek dira. Sound System batzuen ondoren, kultur mugimendu bat sortu zuten, DJ sesioak eta musika ekitaldiak antolatuz. Hortik sortu zen beraien musika sortzeko gogoa, gaur egun Chill Mafia deritzoguna, hau da, Nekazal-Trap-aren oda.

Ttun Ttun Brigade 2015. urtean Bergaran (Gipuzkoa) sortutako pop-elektroniko taldea da, edo beraiek dioten bezala, «Eusko Electropop Sinfonikoa». Ordenagailuz egiten dute musika eta honi ahotsa eta koroak gehitzen dizkiote. Umorezko hitzak eta lotsagabe xamarrak dituzte, abestien izenburuak ikusi besterik ez dago: «Sagardotegian bai», «Tolosa eta Euzkitze», «Giriak Zarautzen», «Urkullu is a robot»...


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko Apirilak 26
  • Ordutegia18:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • Web BBK Aretoa

Non