ADELINA MOYA: "APRENDIENDO (A MIRAR) CON ÁNGEL BADOS"
Erreferentziazko obra: Reconstrucción, 1987
Arte-kritikariek Euskal Eskultura Berriaren izena eman zioten eskultore talde bati, Jorge Oteizarekin eta bereziki haren Asmo Esperimentalaren fasearekin inplikatutako eskultore talde bati zehazkiago, eta Angel Bados talde horretako kideetako bat izan zen. Alabaina, haren ibilbide luzeari begiratuz gero ohartzen gara, baieztapen hori egiazkoa bada ere, eskultore honen funtsa ezin daitekeela horretara mugatu, bere obrak, etengabe eraldatuz, harritu eta astintzen gaituelako jendaurrean erakusgai jartzen den bakoitzean, mota guztietako material eta objektuak inolako aurreiritzirik gabe erabiltzen dituelako, konbentzionalismoetatik urruntzen delako, eta ikusleari intentsitate handia transmititzen diolako, ikusle horrekin erabateko konplizitatea ezarriz. “Eskulturaren aldeko borroka” moduko horretan, munduaren birtualizazio progresibo eta azeleratuari aurre egiteko aukera eskaintzen digu, eskulanetik abiatutako gorpuztasunari balio handiagoa emanez, eta hori guztia bere arte-portaeraren berezkoa da, non Joseph Beuys-en arrastoa ere nabarmentzen den.
Barne begiradak
Barne begiradak museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzen duen hitzaldi zikloa da. Oraingo honetan, Ángel Badosen obrari buruz arituko gara.
- Ekitaldi aretoa
- Hitzaldia museoaren Youtube kanalean zuzenean eskainiko da
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Apirilak 26
- Ordutegia19:00
- Lekua San Telmo Museoa
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- HizkuntzaGaztelania
- Web San Telmo Museoa


