Elisa Riera, Laura Perez, Elizabeth Casillas eta Mamen Moreu komikigileekin topaketa

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 25
  • Elisa Riera, Laura Perez, Elizabeth Casillas eta Mamen Moreu komikigileekin topaketa

Tracking Bilbao 2022

Elisa Riera (Bartzelona, 1981): Diseinu Grafikoa eta Ilustrazioa ikasi zituen Massana Eskolan, Bartzelonan. Berehala hasi zen freelance muralgile lanetan, Europa inguruko hainbat proiektutan. Ondoren, New Yorkera joan zen, hainbat sektoretako nazioarteko bezeroentzako pertsonaien diseinatzaile gisa lan egiteko. Behin etapa hori amaituta, Bartzelonara itzuli zen eta moda-diseinuan eta -aholkularitzan espezializatu zen. Gaur egun, Europa eta Asia artean egiten du lan.

Autore gisa, bere egunerokoa argitaratzen du Instagram-eko e-komiki batean, eta bertan kontatzen ditu bere bizitzako abenturak eta zorigaitzak: @elfuturoesbrillante. “La señora Rosa” izeneko istoriotxoak 2. saria lortu zuen Kanaria Handiko Liburutegi Insularraren I. Komiki Lehiaketa Nazionalean, eta “En corto” bilduman argitaratu zen (Astiberri, 2018). “El futuro es brillante” (Astiberri, 2019), “Una laowai en Shanghai” (Astiberri, 2020) eta “La estirpe fracasada” (Astiberri, 2022) eleberri grafikoen egilea ere bada.

Laura Pérez (Valentzia, 1983): Ilustrazioaren arloan lan egin du nazio mailako zein nazioarteko hainbat argitalpenetan: The Washington PostNational GeographicThe Wall Street JournalVanity FairWacomAmerican AirlinesFnacEl País eta Penguin Random House, besteak beste.

Ilustrazio-liburu kolektiboetan parte hartzen du, hala nola honako hauetan: Illustration Now! 4 (Taschen), Ilustradores españoles (Lunwerg) edo Women ‘s Club. Art is Powerful (Monsa Publications).

Communication Arts Illustration Awards sarietarako eta 3×3 The Magazine of Contemporary Illustration argitalpenerako hautatu dute. Valencia Crea sarien 2015eko edizioan lehen saria eskuratu zuen, “Empatía” komikiarekin. “De muerte” bilduman (GP Ediciones, 2016) bere istorio luze bat agertzen da, eta bere lehen eleberri grafikoa, “Náufragos” (Salamandra, 2016), argitaratu zuen Pablo Monforte idazlearekin batera. Frantzian, Italian eta AEBetan ere argitaratu zen, eta hari esker irabazi zuen IX. Fnac Salamandra Graphic saria. Gainera, Kanaria Handiko Liburutegi Insularraren I. Komiki Lehiaketa Nazionalerako hautatu zuten Pérezen “Juega” lana. “En Corto” bilduman argitaratutakoa (Astiberri, 2018).

“Los secretos de las brujas” (Errata Naturae, 2020) laneko ilustrazioez arduratu zen, Elsa Whyte eta Julie Légère-ren testuekin lagunduta. “Ocultos” (Astiberri, 2019) bakarkako lehen eleberri grafikoarekin hainbat sari jaso ondoren (El Ojo Crítico de Cómic sarien 2020. edizioko irabazle; nazio mailako komiki onenaren Ignotus 2020 saria; 2019ko album nazional onenaren Splash Sagunt saria) eta “Totem” (Astiberri, 2021) argitaratu ondoren, lan berria prestatzen ari da 2022rako. Hori ere Astiberrin.

Elizabeth Casillas (Bilbo, 1986): Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen, eta Cactus aldizkaria sortu zuen. Bertan, edizio eta idazketa lanak burutu zituen, literatura, artea, komikiak eta feminismoen gaiak landuz. Normalean, hainbat komunikabidetan komikiei buruz hitz egiten eta idazten aritzen da, eta eleberri grafikoen irakurketa-taldeak antolatzen. Higinia Garayren marrazkien sortutako «Todas nosotras» (Astiberri, 2020) lanaren gidoilaria da, El Salvadorreko abortuaren errealitate latza irudikatzen duena.

Mamen Moreu (Huesca, 1985): Huescakoa jaiotzez eta Bilbotarra adopzioz.

2009an argitaratu zituen bere lehen umore-tirak El Jueves aldizkari satirikoan, eta horietan agertu zen lehen aldiz Marcela pertsonaia, bere lehen komikiko protagonista; eta kolaborazio horri eutsi zion aldizka 2016ra arte.

Ordutik, orrialde bat argitaratzen du astero, “Dolores y Lolo” (Ivan Battyren gidoiekin), eta kolaborazioak partekatzen ditu webgunean.

2014an, lehen eleberri grafikoa –“Resaca”– argitaratu zuen Astiberrirekin eta, hari esker, Bartzelonako Komiki Aretoko egile errebelazioaren sarirako izendatuta egon zen 2015ean, baita 2014ko Aragoiko Komikiaren IV. Sarietan ere, obra, gidoi eta marrazki onenaren sarira jasotzeko.

“Desastre” (Astiberri, 2018) da bere bigarren lan luzea, nahiz eta 2014tik hainbat album kolektibotan parte hartu duen, estatuko zein nazioarteko beste egile batzuekin batera, horien artean “Institutos” lanean (Astiberri, 2014). Komikien gidoilari eta marrazkilari lanak beste ilustrazio lan batzuekin uztartzen ditu, komikiei buruzko hitzaldiak ematen ditu eta haur zein helduentzako marrazketa tailerrak ematen ditu. Gala izeneko txakur eme bat du, eta haren antzeko izaera du.

Webgunea: www.mamenmoreu.com


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Apirilak 25
  • Ordutegia18:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non