"Mongolity"
Mongolia aldizkariaren ikuskizun berria da Mongolity; 2022. urtean estreinatuko da, Mongolia Sobre Hielo ikuskizunarekin era paraleloan egiteko.
Mongoliaren aurreko ikuskizunetan atal satirikoa soilik islatzen zen, eta Mongolity ikuskizunean, ordea, fideltasun handiagoz islatzen da aldizkariaren espiritua, eszenatokietan umorerik basati eta hausnarkorrena uztartuta eta Reality News taula gainera ekarrita, hori baita Mongoliaren atal serioena, kazetaritzari dagokiona.
Askotariko ikuskizuna da Mongolity; bertan nahasi egiten dira komikotasuna eta seriotasuna, hausnarketa eta basakeria. Hori guztia, errealitatea den bezalakoa erakusteko: komikoa bezain etsigarria, basati bezain korapilatsua.
Bideo animatu bidez aztertuko ditugu aldizkariaren orrialdeak, eta gaurkotasun-gaietan zentratuko gara, albisterik adierazgarrienei ikuspegi komiko zein serioa emateko, sketch komikoak eta esku-hartze serioak uztartuz (ikuskizun bakoitzean aldatu egingo dira).
Era berean, Mongolity ikuskizunak honako hauek ere jorratzen ditu: umore beltza, Silvia Sparks komiko eta erredaktore mongoliarraren eskutik; satira politikoa, Darío Adanti mongoliarraren eskutik; zuzeneko kazetaritza, Pere Rusiñol Reality News de Mongolia atalaren arduradunaren eskutik; dagoeneko etxeko zigilu diren bideo zein animazioak, Juan Pajares ikus-entzunezkoen mongoliarraren eskutik; eta, beti bezala, itzalpean lan egiten duen Rapa Carballo mongoliarraren arte zuzendaritza.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko Apirilak 24
- Ordutegia20:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa12 / 15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web BBK Aretoa


