Santurtziko San Jorge eta Kornitesko Jaiak 2022: egitaraua
Santurtziko San Jorge Jaiak 2022 apirilaren 22tik maiatzaren 1era ospatuko dira.
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Santurtzik San Jorge jaiak berreskuratuko ditu, bere zaindariaren omenezko jaiak, apirilaren 22tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko direnak, batez ere parke nagusian, Gernika parkean, oinezgunean eta arrantza-portuan egingo diren ekitaldiekin. San Jorge jaietan herriko, kirol, kultura eta gizarte arloetako eta Santurtziko txosnaguneko hainbat erakunderen laguntza izango da berriz ere, azken hori arduratuko baita bigarren asteburua antolatzeaz.
Kornites erromeria (apirilak 18):
Oraingo egoerak ekarri duen etenaldiaren ondoren berriro ekin ahal izango diogu Kornites erromeria tradizionalari, bi urte baitaramatzagu erromeria egiteko aukerarik gabe. Horrela, apirilaren 18an, Serantes mendiko mazoa santurtziarren topagune izango da berriz ere. Egun horretarako umeentzako parkea dago aurreikusita (12:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:30era), bai eta erromeria bat ere Basajaun taldearen eskutik, 18:00etan. Serantes Natur Eskolak tailer bat emango du, habia-kutxak egiteko (11:00etan). "Kornites bezalako zerbait berriro aire zabalean ospatzeko balioko digun hitzordua izango da, Serantes mendia bezalako leku batean" esanez bukatu du Ortolatxipik.
Santurtziko San Jorge Jaiak 2022: egitaraua
OSTIRALA, APIRILAK 22
- 18:00 Ipuinak helduentzat: "Ajuste de cuentos" Oihulari Clowneko Virginia Imaz ipuin-kontalariaren eskutik, Mamariga Kulturgunean..
- 19:00 Haur-diskoteka ibiltaria Pako DJ eta Urko animatzailearen eskutik Parke Nagusian
- 23:00 Kontzertua arrantza-portuan: El Reno Renardo
LARUNBATA, APIRILAK 23
- 11:30 Eskulanak umeentzat "Irakurketa zurrupadak" J.J. Mendizabal enparantzan. 12:30ak arte.
- 10:00 Bisita egokitua Serantes mendira.
- 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira, 12:30ean beste bat izango da.
- 11:00 Santurtzi sukaldaria. Koadrilen arteko lehiaketa gastronomikoa Parke Nagusian (euria bada, Gernika parkean egingo da).
- 11:30 Liburuen III. Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal enparantzan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
- 11:30 Eskulanak umeentzat "Irakurketa zurrupadak" J.J. Mendizabal enparantzan.
- 12:00 San Jorge krosa, eskola-kategoria guztietako umeentzat olatuen parkean, Santurtziko Atletismo Klubaren eskutik.
- 12:00 Natura-bisita Serantes mendira.
- 12:00 Haur-parkea: jolas puzgarri, trebezia-jolas eta rokodromo mekanikoa. Oinezgunean 14:00ak arte. Arratsaldez ere bai, 17:30etik 20:30era.
- 12:00 Buru-handien kalejira, Santurtziko "Itsas Alde Txistulari Taldea" bandaren soinupean. Udaletxetik abiatuko da.
- 12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
- 13.00 2020ko eta 2022ko "Lehoi ernai" sariak banatzeko ekitaldia. Casa Torre jauregian, aldez aurretik hartutako gonbidapenarekin.
- 13:00 Kalejira, Santurtziko "Itsas Alde Txistulari Taldea" bandaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.
- 13:00 Suziri-burrunba San Jorgeren omenez.
- 15:30 Koadrilen arteko bazkaria Parke Nagusian.
- 17:30 Koadrilen arteko proba: Erdi aroko desafioa Parke Nagusian
- 18:30 Santurtziko Gaztela eta Leongo Etxeko Dultzaineroen kalejira.
- 19:00 Saskibaloi partida (EBA kategoria) Santurtzi S.K. eta Cantbasketen artean Mikel Trueba kiroldegian.
- 20:00 Santurtziko Ahots Zuriak Koral Elkartearen VII. Gala Liriko-kolara San Jorge elizan.
- 20:30 "Losers" antzezlana, Serantes Kultur Aretoan.
- 23:00 Diskoteka Oihan Vega DJren eskutik Arrantza Portuan.
IGANDEA, APIRILAK 24
- 10:00 VIII. joan-etorriko martxa Zierbenara. Arrantza-portutik abiatuko da.
- 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. 12:30ean beste bat izango da.
- 11:00 Bisita gidatua Serantes mendiko gotorlekuetara.
- 11:30 Liburuen III. Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal enparantzan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
- 11:30 Eskulanak umeentzat "Zurezko jostailuak" J.J. Mendizabal enparantzan 13:30ak arte.
- 11:30 Dantza-taldeen kalejira Gernika parketik Parke Nagusira.
- 12:00 Umeen alardea Parke nagusian.
- 12:30 Erraldoien kalejira Santurtziko Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.
- 17:00 Eskupilota Jaialdia Serantes pilota-lekuan. Eskola-ume, gazte eta seniorren partidak, gizonezko zein emakumezkoak: Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
- 18:00 Dantzaldia parke nagusian.
- 19:00 Haur-emanaldia: "Ingurumena zaindu" Potxin eta Patxinen eskutik arrantza portuan.
ASTELEHENA, APIRILAK 25
- 11:30 Liburuen III. Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal enparantzan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
- 17:30 Ipuinak umeentzat : "Teresa printzesa" Sorgina Txirulina ipuin-kontalariaren eskutik Liburutegi Nagusian (Haur-liburutegian).
ASTEARTEA, APIRILAK 26
- 11:30 Liburuen III. Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal enparantzan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
OSTIRALA, APIRILAK 29
- 18.00 #Agertxopirata egitasmo solidarioaren aurkezpena, Kresala aretoan. Hurrengo saioa 19:00etan.
- 19:00 Kulturarteko kontzertua Gernika parkean, Baobat Kulturarteko Elkartearen 10. urteurrena dela eta.
- 19:30 Kale-animazioa Ku-Klux fanfarrearen eskutik.
- 20:00 Subversión X taldearen 30. urteurreneko kontzertua eta gonbidatutako bandak, arrantza portuan.
LARUNBATA, APIRILAK 30
- 10:00 Bisita egokitua Serantes mendira.
- 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. 12:30ean beste bat izango da.
- 12:00 Natura-bisita Serantes mendira.
- 19:30 Kale-animazioa Katxarrada batukadaren eskutik.
- 20:00 Dantza Plaza Josu Sanchezen eskutik + Sukar taldea, arrantza portuan.
- 20:30 Udaberriko Kontzertu Handia Serantes Kultur Aretoan Unión Musical Vizcaína musika-banda, Lagun Zaharrak abesbatza., Celia Alcedo soprano eta Alberto Núñez tenorraren eskutik.
- 22:30 Erromeria Sukar taldearen eskutik arrantza portuan.
- 23:00 Berbena arrantza-portuan.
IGANDEA, MAIATZAK 1
- 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. 12:30ean beste bat izango da.
- 11:00 Bisita gidatua Serantes mendiko gotorlekuetara.
- 18:00 Dantzaldia Parke Nagusian.
- Agurtza eta Serantes mendia bisitatzeko, Turismo Bulegoan edo 94 483 94 94 telefonoan eman daiteke izena eta, euria egiten badu, parke nagusian egiten diren jarduerak Gernika parkera eramango dira.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2022(e)ko apirilaren 22(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 1(e)ra
- LekuaSanturtzi
- Info Gehiago


