Esperientzia-tailerra Montehermoso Kulturunean. Hiru dimentsioko irudia: anaglifoak eta estereogramak
Eulalia Abaitua argazkilari bilbotarraren formatugogokoena argazki estereoskopikoa zen. Bere erakusketa Estereoskopiak: 16+16 apirilaren 24ra arte Montehermoson ikusgai egongoda. Hau oso formatu hedatua zen klase ertainen artean, eta feriako barraketanklase xumeenek ere gozatzen zuten. Argazki estereoskopikoak kamera binokularbatekin egiten ziren. Kamera horren emaitza bi irudi ia berdin-berdinak ziren,eta, bisore eramangarri edo mahai gaineko batean ikusten zirenez, hirudimentsiotako irudi bakarra sortzen zuten.
Hiru dimentsiotarako bidaia bisuala aurkezten dizuegu, non argazkigintzak, ilusioak eta sakontasunak bat egiten duten.
Tailer praktiko honetan ilusio optikoaz baliatuko gara argazkigintzaren sakontasunarekin esperimentatzeko. 3D irudiak sortzeko eta ikusteko hain batsistema ere ezagutuko ditugu.
Tailerraren lehen zatian, software digitalarekin gure anaglifoak sortzeari ekingo diogu. Horretarako, lehen argazki-saio bat egingo dugu, eta, ondoren, elkarrekin, irudiari dimentsioa emateko beharrezkoak diren doikuntza digitalak egingo ditugu.
Bigarren zatian estereogramak izango dira protagonista. Sortutako irudiak inprimatuko ditugu, eta hiru dimentsiotako bistaratze-sistema optikoen bidez, bolumena hautemango dugu. Gainera, oso sistema erraza erabiliko dugu, beste elementurik erabili gabe bistaratu ahal izateko.
Tailerreko bideratzaileak: Nahikari Mora eta Clara Sánchez-Dehesa, Haz, laboratorio para el movimiento visual.
Izen-emateak
Doakoa, leku mugatuak.
- Eguna eta ordua: apirilaren 23an, ostirala, 11:00etatik 13:30etara
- Lekua: Montehermoso Kulturuneko Salcedo aretoan
- Adina: 14 urtetik aurrera
- Hizkuntza: elebiduna
Izena emateko epea: apirilaren 22ra arte, ostirala, 12:00etan. Bidali mezu elektroniko bat honako helbide honetara: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org (izen-abizenak, adina, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa adieraziz) edo deitu 945 161 830 telefonora informazio hori emateko.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2022(e)ko Apirilak 23
- Ordutegia11:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - Web Montehermoso Kulturunea


