"Bilboko Udal hilerria" argazki lehiaketa

Zamudio 2022(e)ko Apirilak 23
  • "Bilboko Udal hilerria" argazki lehiaketa
  • "Bilboko Udal hilerria" argazki lehiaketa

Bilbao Zerbitzuak argazki lehiaketa deitu du apirilaren 23rako Bilboko hilerrian

Bilbao Zerbitzuak Bilboko Hilerriko kultura eta ondare arkitektonikoa, artistikoa eta paisajistikoa sustatu eta balioetsiko ditu, apirilaren 23an udal kanposantuan egingo den argazki-lehiaketaren bidez. Lehiaketa 8:30etan hasiko da eta goiz osoan zehar luzatuko da, 13:30ak arte.

Lehiaketak Bilboko udal Hilerriarekin zerikusia duten argazkirik onenak sarituko ditu, irudiaren bidez kanposantua sustatzeko eta goratzeko helburuarekin.

Lehiaketan adinez nagusi den edozeinek hartu ahal izango du parte, bai zaleak bai profesionalak, nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere, baldin eta Bilbao Zerbitzuak-ekin lan-harremanik ez badu.

Parte-hartzaileek apirilaren 22ko 10ak orduko eman beharko dute izena, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren edo info@zbk.bilbao.eus helbidera bidalitako mezu elektronikoaren bidez, eta gehienez ere bi lanekin lehiatu ahal izango dira. Argazkiak 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, atera beharko dira, 8:30etatik 13:30etara.

Gaia hilobi-arteari buruzkoa izango da, horren adierazpenik zabalenean, monumentuei, paisaiari eta berezitasunei, hilobi-sinbologiari eta ondare-balioari garrantzi berezia emanez, bai eta Bilboko Udal-hilerriko esparrua betetzen duen bake- eta harmonia-sentsazioari ere.

Informazio gehiago gura izanez gero, interesatuek Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsultatu eta deskargatu ditzakete lehiaketaren oinarriak: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus/


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2022(e)ko Apirilak 23
  • LekuaBilboko hilerria
    Zamudio
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi

Non