Liburuaren Eguna 2022, Irunen
Guztiaren ardatza Liburu Azoka izango da. Zabaltza plazan instalatuko da apirilaren 22tik 24ra arte (ostiraletik igandera), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (igandean goizez bakarrik). Bertan presente egongo dira Tinta Cómics eta Elkar liburu-dendak. Aurreko urteetan bezala, aulkiz hornitutako eremu bat egongo da aurkezpenetarako eta antolatzen diren gainerako ekitaldietarako.
Beste erreferentzia-puntu bat CBA izango da. Apirilaren 22an, ostiralarekin, Kixotearen irakurraldi publiko tradizionala egingo da bertan. Euskaraz, Olerki Sari Nazionalaren irabazle Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan irakurriko da. Parte hartu nahi dutenek lekua gorde behar dute aldez aurretik CBAra deituta (943 505421) edo biblioteca@irun.org helbidera idatzita. Programazioko irudi grafikoa Lorena Martínez artista irundarrak egin du.
Programa osoa:
(Jarduera guztiak Liburu Azokan izango dira, irakurraldi publikoak izan ezik).
Apirilak 22
10:00 Irakurraldi publikoak. Kixotea / Nola gorde errautsa kolkoan (Miren Agur Meabe). Lekua erreserbatu behar da. Pío Baroja omenaldia, haren jaiotzaren 150. urteurrenean.
Tokia: CBA
12:00 «Tolestu, idatzi eta marraztu. Artista-liburuarekin jolasean» tailerra, arteliburu21-Eluska Kortajarena. Izena eman behar da aurrez aurretik. Artista-liburuari buruzko tailerra. Tolesturen bidez, idatziz eta marraztuz, baita collageen bidez ere, irudiekin jolastuko dugu, geure artista-liburu propioa sortzeko. Materialak antolakuntzak emango ditu, baina parte-hartzaileek beren material propioak eraman ditzakete (aldizkariak, marrazkiak, fotokopiak, inprimatutako paperak...). Egunak: Apirilak 22 eta 23 Ordutegia: 12:00 - 14:00 Izen-emateak www.irun.org webgunean egin behar dira; haur, nerabe eta familientzako ekimena. 7 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
Prezioa: doan
17:00 Ipuin-kontalaria. Maite Franko. «Inora ez zihoan bidea».
18:00 Liburuen sinadura-ekitaldia. Noelia Lorenzo Pino.
19:00 Bidasoko atlas emozionala literatur proiektuaren aurkezpena. Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura.
Apirilak 23
12:00 «Tolestu, idatzi eta marraztu. Artista-liburuarekin jolasean» tailerra, arteliburu21-Eluska Kortajarena. Izena eman behar da aurrez aurretik. Artista-liburuari buruzko tailerra. Tolesturen bidez, idatziz eta marraztuz, baita collageen bidez ere, irudiekin jolastuko dugu, geure artista-liburu propioa sortzeko. Materialak antolakuntzak emango ditu, baina parte-hartzaileek beren material propioak eraman ditzakete (aldizkariak, marrazkiak, fotokopiak, inprimatutako paperak...). Egunak: Apirilak 22 eta 23 Ordutegia: 12:00 - 14:00 Izen-emateak www.irun.org webgunean egin behar dira; haur, nerabe eta familientzako ekimena. 7 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
Prezioa: doan.
12:00 Liburuen sinadura-ekitaldia. Noelia Lorenzo Pino.
17:00 Ipuin-kontalaria. «Kontukantoi» - Beatriz Egizabal. «Dala eta ez dala, zer da normala?».
18:00 Liburu-aurkezpena: Gau Beltza, Edurne Mitxeo .
19:00 Liburu-aurkezpena: Isabel de Francia, María José Noain Maurarekin.
Apirilak 24
10:30 Liburu-aurkezpena: Cinco estaciones, Eva Garnerrekin.
11:00 Liburu-aurkezpena José Mensuro «Mensu»rekin.
11:30 Liburu-aurkezpena: La imagen heroica, Javier Gilekin.
12:00 Liburu-aurkezpena: La casa del vampiro / No todo fue mentira, Rosa Rubio eta Eva Huebrarekin.
12:00 Liburuen sinadura-ekitaldia Dory Lansorenarekin.
13:00 Liburu-aurkezpena: Cien poemas sin rima, Josu Martínezekin.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2022(e)ko apirilaren 22(e)tik 2022(e)ko apirilaren 24(e)ra
- LekuaZabaltza plaza
Irun


