Adriano VI.a aita santu izendatu izanaren 500. urteurreneko jarduera programa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko apirilaren 19(e)tik 2022(e)ko abenduaren 21(e)ra
  • Adriano VI.a aita santu izendatu izanaren 500. urteurreneko jarduera programa

Gasteizek 500 urteko bidaia egin du bere historiako unerik esanguratsuenetakoa berreskuratzeko: Utrecht-eko Adriano Aita Santu izendatu izana, Adriano VI.a izenarekin, Arabako hiriburuko Kordoi Etxean ostatu hartuta zegoela. Adrianus VI Pontifex 1522-2022 da 2022 osoan zehar XVI. mende hasierako Gasteizko pertsonen eta gizartearen historian sakonduko duen ekimenaren izenburua, garrantzi historiko handieneko une hori erreferentziatzat hartuta.

Ekimena Santa Maria Katedrala Fundazioak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak elkarrekin egindako ahaleginaren emaitza da. Gainera, Gasteizko Gotzaindegiaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza eta sostengua du.

Jardueren programaren aurkezpena gaur goizean egin da Arte Sakratuaren Museoan, eta bertan izan dira Manuel Gómez-Tavira Gasteizko Teologia Fakultateko idazkaria, Amelia Baldeón Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Arabako Batzordeko presidentea, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendaria, eta Susana Arechaga Gotzaindegiko Ondare Historiko Artistikoko ordezkaria eta Arte Zuzendaria. Gainera, bertan egon dira Jon Lasa Santa Maria Katedrala Fundazioko gerentea, Javier Fernández Bordegarai Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzuko burua eta Jonatan Moreno Gasteizko Alkatetzako Koordinatzaile Nagusia. Guztiek nabarmendu nahi izan dituzte gertakari horren handitasun historikoa eta duela 500 urte Gasteizko bizitza markatu zuten objektu, leku eta eraikinetara modu paregabean hurbiltzeko aukerak.

Ospakizuna, mundu akademikoa eta haren zorroztasun zientifikoa dibulgazioarekin uztartuko dituzten hainbat kultur ekimenen bitartez antolatuko da. Horrela, tokiko historiaren gertaera horren garrantzia ulertzeko atea irekiko da, betiere testuingurua kontuan izanda, herritarrek beren historiarekin eta ondarearekin dituzten loturak, materialak zein immaterialak izan, indartu daitezen eta horiek babesteari buruzko kontzientzia handiagoa bultza dadin.

Hitzaldi zikloa

Lehenengo jarduera Adriano VI.aren figura hainbat esparrutatik hurbilduko duen sei hitzaldiz osatutako Zikloa izango da. Horrela, Carlos V.aren politika inperialean izan zuen inplikazioa ezagutuko da, pentsamendu humanistari egin zizkion ekarpenak, eta artearekin izandako harremanak, gutxi baina interesgarriak. Halaber, Utrecht-eko Adrianok, aita santu aukeratu aurretik eta ondoren Gasteizekin eta hiriarekin zerikusia duten pertsonekin izan zuen harremanean sakonduko da.

Horretarako, arlo bakoitzean adituak diren espezialistek osatuko dute programa, besteak beste, UPV/EHUko, Comillasko Unibertsitateko, Unibertsitate Gregoriano Pontifizioko edo Erromako Unibertsitate Urbanianoko irakasleek eta katedradunek.

Hasierako saioa

Programaren inaugurazio saioa 2022ko apirilaren 20an izango da Europa Biltzar Jauregian. Aurreikusitako programa honakoa da:

19:30etan. Adrianus VI Pontifex 1522-2022 hitzaldi-zikloaren hasiera.

Aurkezpena hauek egingo dute:

  • Amelia Baldeón. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
  • Jon Lasa. Santa Maria Katedrala Fundazioa.
  • Manuel Gómez-Tavira. Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatea

19:45 h. Hitzaldia: Adriano VI.a eta bere garaiko Gasteizko gizartea.

  • Hizlaria: Andoni Artola. UPV/EHUko Historia Modernoko irakaslea. Gizartea, Boterea eta Kultura (XVI-XVIII. mendeak) ikerketa taldeko kidea.

Sarrera librea eta doakoa izango da, baina egiten den unean indarrean dauden osasun-murrizketak bete beharko dira.

Hitzaldi-Zikloaz gain (programazio osoa dokumentu honekin batera doan eranskinean kontsulta daiteke), Adrianus VI Pontifex 1522-2022 programak bi bisita-programa egitea aurreikusten du:

  • Adriano VI.a eta bere garaia Arte Sakratuaren Museoan”. Ibilbide autogidatua.
  • Adriano VI.a eta bere denbora” Hiri-ibilbidea.

Adriano VI eta bere garaia. Hiri-Ibilbidea arte sakratuaren museoan 

Jarduera hau maiatzetik aurrera egongo da eskuragarri, eta Arte Sakratuaren Museoan ikusgai dauden artelanen bitartez Adriano VI.aren figura ezagutzeko aukera emango du. Ibilbidea egin nahi dutenek museora hurbildu besterik ez dute egin behar, eta bertan piezen ibilbidea eta informazioa jasotzen dituen liburuxka emango zaie.

Aukeratutako objektuen artean, Arte Sakratuaren Museoan Adriano VI.ari eskainitako ibilbidean parte hartuko duten 11.000 ama-birjinen busto erlikiarioak nabarmentzen dira. Barrualdean 5 garezur dituzten pieza zoragarri horiek Flandriako lehen mailako tailerrek egin zituzten, eta agerian uzten dute Gasteizko familia batzuek, Ibañez de Aguirre familiak esaterako, Adrianorekin eta Carlos V.arekin izan zituzten harremanak, eta hiriak XVI. mendean izan zuen garrantzi estrategikoa eta komertziala.

Adriano VI eta bere garaia. Hiri-Ibilbidea

Arte Sakratuaren Museoan egingo den ibilbidearen osagarri gisa ekainean bisita gidatuak egingo dira hirian zehar. 2 orduko iraupena izango dute eta Adriano VI.arekin eta berarekin harremana izan zuten leinuekin zerikusia duten tokiak ezagutuko dira. Bisitatu beharreko elementuen artean ez dira faltako aita santuak ostatu hartu zuen Kordoi Etxea, edo desagertutako San Frantzisko Komentuaren hondakinak. Zenobio horretan hartu zuen aita santuaren duintasunaren jabetza.

Ibilbideak ekainean egingo dira, oraindik zehazteko dauden egun eta ordutegietan. 5 € balioko dute pertsonako, eta 945101070 telefono-zenbakian erreserbatu beharko da lekua.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko apirilaren 19(e)tik 2022(e)ko abenduaren 21(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non