SOLASALDIA ORHAN PAMUK IDOIA JAUREGIREKIN
Orhan Pamuk 2006ko Literaturako Nobel saridunak eiraganeko pandemiak aztergai dituen bere azken eleberria aurkeztuko du apirilaren 18an Azkuna Zentroan: “Las noches de la peste” (Random House, 2022).
Topaketan, azken lanaren sormen prozesua izango du hizpide, biziraupen- eta borroka-istorio horretan, protagonistek aurre egin behar baitiete berrogeialdiaren debekuei eta ezegonkortasun politikoari: giro itogarriko kontakizun epiko liluragarri bat, non matxinada eta hilketa batera agertzen baitira askatasun-irrikarekin, amodioarekin eta ekintza heroikoekin. Iraganari emandako behakoa, ezinbestez orainaldiarekiko paralelismoak sortzen dituena.
(Istanbul, 1952). Arkitekturan eta kazetaritzan trebatua, bere lehen lanekin nabarmentzen hasi zen, eta laster Turkiako literatura berriaren gertakari literario bihurtu zen. John Updikek “El astrólogo y el sultán” izeneko bere eleberriari eskainitako laudorioen ondorioz lortu zuen mundu mailako arrakasta. Harrezkero, nazioarteko hainbat sari jaso ditu, hala nola Frantziako Atzerriko Liburu Onenaren Saria, Italiako Grinzane Cavour Saria eta Dublingo Nazioarteko IMPAC Saria. Bere liburuak hogeita hamar hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira dagoeneko. 2005ean Alemaniako liburu-saltzaileen Bakearen Saria jaso zuen eta 2006an Literaturako Nobel Saria.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Apirilak 18
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


