Aire Ahizpak

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 13
  • Aire Ahizpak

Bilbao Basque Fest 2022 Jaialdiaren baitan.

Aire Ahizpak taldea Urepeleko (Behe Nafarroa) Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpek osatzen dute. Xalbador bertsolariaren ilobek Mixel Labergerie, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren beraren letrak eta bertsoak kantatzen dituzte.

Urepeleko ahizpek 25 urte baino gehiagoko ibilbidean arrakasta handia lortu dute, batez ere, "Bidexka" izeneko diskoarekin.


Laburrean

Non