"A.K.A (Also Known As)"
Estatuko sari nagusiak lortu dituen benetako antzerki fenomenoa.
Arrazakeria, identitatea eta sare sozialei buruzko antzerki konprometitua. Bakarrizketa honek nor zaren sentitzen duzunaren eta gizarteak zer zaren zehazten duenaren arteko ezberdintasunaz hitz egiten du. A.K.A. (Also Known As) antzerki lanak lau Butaca Sari (formatu txikiko ikuskizuna, testua, zuzendaritza eta aktorea) eta bi Max Sari (egile errebelazioa eta aktore protagonista) irabazi ditu.
Sinopsia: Carlosen nerabezaroaren garai batez ari zaigu, harekin zerikusirik ez duten zirkunstantziengatik, haren oinarriak, erroak, identitatea, dardarka hasten diren une batez. Izan ere, Carlos adoptatua da, eta besteen begiek beraren “benetako” identitatea zein den planteatzera behartuko dute. Garena sentitzen dugunak gara, ala jendeak garena uste duena?
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko Apirilak 9
- Ordutegia19:00
- LekuaUharteko Kultur Etxea
San Juan Enparantza, 1
Huarte/Uharte - Zenbatekoa6€
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


