BAS 2022 - Bilbao Ars Sacrum

Bilbao 2022(e)ko apirilaren 8(e)tik 2022(e)ko apirilaren 13(e)ra
  • BAS 2022 - Bilbao Ars Sacrum

Elkarte Filarmonikoa BAS jaialdiaren agertoki bihurtuko da; eszena eta musika sakroaren erakustaldia izango da, eta Aste Santuaren aurreko egunetan eskainiko da, Bilboko Udalaren eskutik.

Apirilak 9. 19:30ean. Bilboko Sozietate Filarmonikoa. Ensemble Diderot

Musika klasikoan erreferentzia bat den talde honetako nukleoa lau musikarik osatzen dute, Johannes Pramsohler sortzaile eta biolin-jotzailearen inguruan. Taldeak ganbera-musika barrokoaren errepertorioa arakatzen eta jotzen du. “Christ ist erstandem” izenarekin (musika alemana Pazkorako), Johann Pachelbel-en eta Heinrich Ignaz Franz Biber-en obrak eskainiko dituzte.

Apirilak 10, 19:30ean. Bilboko Sozietate Filarmonikoa. Nordic Voices

Kontzertuaren izena “Lamentation-Consolation” da, eta Nordic Voices taldeak eskainiko du: sei kideko a capella ahots-taldea, Oslokoa (Norvegia). 1996an eratu zen, eta harrezkero ospea eta fama handia hartu ditu, bere generoan munduan den ahots-talde onenetako bat denez gero. Kontzertu honetako lehen zatiko testuak, “Lamentation”, gaurko egunera estrapolatu litezke. Kontzertuaren bigarren zatian, “Consolation”, euren aroko bi konpositore handienetako biren musika entzun ahalko dugu: Heinrich Schütz eta Tomás Luis de Victoria. Gainera, Norvegiako musika garaikideko konpositoreen musika abestuko dute.

Apirilak 11, 19:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Ludovique Ensemble. 

Ludovice Ensemble portuges taldea Eduarda Melo, sopranoa; Marta Vicente, biolona; eta Fernando Miguel Jalôto, organoa, dira. Kontzertuak “Tenebrae factae sunt” izena izango du. Errepertorioan Michel-Richard de Lalande-ren lanak nabarmendu behar ditugu, historia osoko musikari frantses ospetsuenetako bat delako. Programa osatzeko, Frantziako hiru organo-jotzaile garaikide handiren obrak joko dituzte: Marchand, Raison eta Du Mage. Ludovice Ensemble antzinako musika jotzen duen taldea da. Lisboan du egoitza, eta 2004an sortu zuten Fernando Miguel Jalôto-k eta Joana Amorim-ek, XVII. eta XVIII. mendeetako ganbera-musika bokal eta instrumentala ezagutzera emateko asmoz, antzinako musika-tresnak erabiliz.

Apirilak 12, 19:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Propitia Sydera. 

Kontzertuak “Musika sakratuaren uholdea! Pasioa eta extasia barrokoko musika sakratuan” izena du, Propitia Sydera taldearekin, María Espada-rekin (sopranoa) eta Pedro Gandía Martín-ekin (biolina eta zuzendaritza). Talde honetako kideek nazioarteko eszenako talde barrokoekin jotzen dute (Hesperion XX, Cafe Zimermann, Sevillako Orkestra Barrokoa, Musiciens du Louvre, Zefiro, Das Neue Orchester…) eta hainbat musikarirekin kolaboratu dute: Wilbert Hazelzet, Alfredo Bernardini, Saskia Salembier, Petros Bakalakos... Beraien errepertorioan, Antonio Caldara, Georg Friedrich Haendel, Arcangelo Corelli eta Antonio Vivaldi-ren lan sakraturik esanguratsuenak daude.

Apirilak 13, 19:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Les Arts Florissants-William Christie. 

BAS amaituko da Les Arts Florissants taldearen “Leçons de Ténèbres” kontzertuarekin (Aizaroen lezioak asteazken santurako), ahots baterako eta bitarako, François Couperin-ena. Obra hori sakontasunez ezagutzen du Les Arts Florissants taldeak. “Aizaroak” esan ohi zaion zeremonia baterako da, hau da, Aste Santuko liturgia berezi baterako: Pazko aurreko asteko asteazken, ostegun eta ostiralean egiten diren matutiak. Lehen gau ilunean egiten zen eta, bijilia luze honetan, egunak argitu ahala kandelak itzaltzen ziren.

bilbao.eus

Laburrean

Non