Liburu Egunak 2022: Mikel Santiago: "Esta novela se autodestruirá en..."

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Apirilak 7
  • Liburu Egunak 2022: Mikel Santiago: "Esta novela se autodestruirá en..."

Thriller-ek eta misterio eta suspensezko eleberriek liluratzen zaituzte? Perdida, El silencio de los corderos, El código Da Vinci edo La caza del Octubre Rojo izenburuek? Jakin nahi zenuke nola eraikitzen diren? Zatoz Mikel Santiagorekin, generoko best-seller idazleetako batekin, literatur sorkuntzari buruzko solasaldi interaktibo honetara. Bertan, tentsioa sortzeko, aurrea hartzeko eta istorio batean jakin-mina sortzeko teknika nagusietara hurbilduko gara.

  • Jarduera: solasaldi interaktiboa
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Adina: gazte eta helduentzat
  • Lekua: Goiuri jauregian
  • Sarrera:librea, bete arte

Biografia

Mikel Santiago (Portugalete, 1975). Kontakizun eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere liburu elektronikoak interneten argitaratu zituen. Horrela, AEBetako, Espainiako eta Latinoamerikako lineako best seller-en zerrendara iristea lortu zuen.

La última noche en Tremore Beach (2014), lehen liburuari, El mal camino (2015), El extraño verano de Tom Harvey (2017), La isla de las últimas voces (2018) eta El mentiroso (2020) argitalpenak jarraitu zioten. Bere tituluak Espainiako best seller-en zerrendetan lehen postuetara igo dira eta hogei bat herrialdetan argitaratu dira, irakurleak eta literatur kritika era berean konkistatuz. Gaur egun, nazioarteko thriller egile onenetakotzat jotzen da.

El mentiroso eleberriarekin Euskal Herriko alegiazko herri batean girotutako eleberri sorta bat hasi zen, non En plena noche (2021) bere azken lana ere bertan gertatzen den.


Eleberrigile ibilbideaz gain, telesailen kontzeptuak eta gidoiak lantzen ditu. Bere izenburuetako batzuk pantaila txiki eta handira egokitzeko prozesuan daude.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Apirilak 7
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Goiuri Jauregia
    Aihotz Enparantza, 1
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Goiuri Jauregia

Non