"Coro de vacas", exposición de Nora Goyalde
Apirilaren 7an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa artistaren eskutik.
Ekitaldia: Akelarre Abesbatzaren kontzertua behi koruarekin erlazioan, apirilaren22an, ostirala, 18:00etan. + info
Komisariotza: Andrea Estankona / LEKUTAN
BEHI KORUA
Tutik ere ez esan.
Txori-banda bat iritsi da igerilekura ur bila. Bueltaka dabiltza, modu ordenatuan, noizbehinka behera jaitsi eta ura edaten dute. Txioka kantari? Plazako txakur taldea zaunkaka dabil, batak besteari erantzunez. Hitz eginez? Objektu zilindriko batzuk erakusketa aretoa hartu dute eta marruka dabiltza era ordenatuan. Behiak? Giza eskuaren beharrik gabe biratzen dute eta koordinatzen dira partitura jarraitzeko. B1, B2, B3 eta horrela B12 arte.
Gizaki talde bateko ahotsak bateratzean sortzen den indar hori ere animali ahots taldeak badu. Barne entzute eta erlazioak sortzen dituen ahots bateratze bat. Plazan entzuten duzun txakur taldea korua al da? Nola koordinatzen dira txori horiek? Zer egin dezake behi koruak?
Mu edo M bateratu bat. Mmmmmmm idazten du Jean-Luc Nancyk Interludio: música muda-n (A la escucha, 2002). Bere hitzek behi korurako balio didate: Mutmut facere: marmarikatu: muzo, mu egin, mu, m esan. Hitzik ez egin: zehazki m edo mu, muttio, mugio, marru egin, munjami, mojami.
Soinu paisaia honetan, zein da B13?
Behi korua, 2022, 12behiez osatutako soinu instalazioa, 32min.

Biografia
Nora Goyalde (Donostia, 1998) Arte Gradua ikasi zuen UPV/EHUn eta bertan Increarte masterra egin zuen, 2021ean amaituz . Bere praktika artistikoa piktorikoa izan arren, azken aldian soinu eta ahotsekin dabil lanean. Abesbatzetan esperientzia handia du, hala nola, Donostiako Orfeoian zein Euskal Herriko Gazte abesbatzan ibili da. 2021ean Ertibil erakusketa ibiltarian aukeratua izan zen bere “Zuloberde” lana eta Bilboko AIRE galerian “Trebol” talde erakusketa egin berri du pasa den urtearen amaieran. Donostiako Azpi Kultur Elkarteko kidea da.

Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko apirilaren 7(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 8(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Montehermoso Kulturunea