Expodistrito 2022: Photobat elkartearen argazki-erakusketa
Expodistrito 2022 (apirila-ekaina).
Expodistritoko aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, Bilboko Udalak antolatua, udaberrian itzuliko da, argazkigintza- eta pintura-proposamen berriekin. Edizio berria apirilaren 4an hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da. Emanaldi berri honetan, hiriko bizilagunek Expodistritoko proposamen artistikoez gozatzeko aukera izango dute Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegietan.
Sarrera doakoa da eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira.
PHOTOBAT
Argazkigintza
Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!
- Apirilaren 4tik 28ra. Begoñako Udaltegia.
- Maiatzaren 2tik 13ra. Errekaldeko Udaltegia.
- Ekainaren 1etik 15era. Abandoko Udaltegia.
- Ekainaren 17tik 30era. San Frantziskoko Udaltegia.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko apirilaren 4(e)tik 2022(e)ko apirilaren 28(e)ra
- Lekua Begoñako Udaltegia
Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Begoñako Udaltegia


