Hasieratik. Zinema feministaren historiak 2022: "El campo para el hombre" + "O todos o ninguno"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Apirilak 2
  • Hasieratik. Zinema feministaren historiak 2022: "El campo para el hombre" + "O todos o ninguno"

El campo para el hombre, Helena Lumbreras, Espainia, 1975, 50'

“Kapitalak besarritarrak ahanzturan eta isiltasunean mantendu nahi ditu, baina nekazariak bere patuaren jabe izan nahi du. Badaki eta hitz egiten du”. Baieztapen horrekin abiatzen da El campo para el hombre: Helena Lumbreras zinemagileak eta Mariano Lisa lankideak 1973 eta 1975 artean Galizian eta Andaluzian zehar hasitako bidaia zinematografikoa. Klandestinitatean egina, hainbat baliabide erabiltzen dituzte baserritarrei buruzko eta behetik egindako istorio bat marrazteko: estetika dokumental frankistaren satira, ahozko poesia herrikoia, Bigarren Errepublikaren nekazaritza-erreformaren oroitzapena, Frankoren aurkako intelektualen testigantzak. Baina, batez ere, lurra lantzen duten emakumeen eta gizonen irudi eta hitz espontaneoak.

 

O todos o ninguno, Colectivo de Cine de Clase (Helena Lumbreras), Espainia, 1976, 45'

1975eko abenduan, Laforsan, Cornella de Llobregateko lantegi siderurgikoa, greban zeuden langileek ezusteko bisita bat jaso zuten: fabrikaren atarian, Helena Lumbreras zinemagileak elkarrekin film bat egitea proposatu zien. O todos o ninguno da esperientzia kolektibo horren emaitza, Colectivo de Cine de Clasek sinatua, langileek eta haien familiek aktiboki parte hartu zuten egitasmoan. Laforsaren borrokaren kronika baino askoz gehiago da filma, Gerra Zibilaz geroztik Espainian izan den grebarik luzeena bihurtuko zena. Batez ere, Lumbrerasek hirurogeiko hamarkadaren amaieran, Erroman, ezagutu zuen zinema italiar militantearen ekarpenekin esperimentatzeko bidean eman zion ariketa da, zine-proletarioa.

Aurkezpena: Pablo La Parra

Pablo La Parra Pérez zinema eta ikus arteetan espezializatutako ikertzailea da. NYU New Yorkeko Unibertsitatean doktorea da, bertan ere klaseak eman ditu. Masterra du Literaturan, Artean eta Pentsamenduan oinarritutako Azterketa Alderatuetan (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta Artearen Historian lizentziaduna da (Valentziako Unibertsitatea). Bere ikerketa lana argitaratu da nazioarteko aldizkarietan -Journal of Spanish Cultural Studies edo Sociologias-, eta liburu hauetan: 1968 and Global Cinema (Wayne State University Press), Antoni Abad: megafone.net/2004-2014 (Turner-MACBA) edo Facing Humanities, Current Perspectives from Young Researchers (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Ikerketa eta graduondoko zenbait beka jaso ditu, besteak beste, Estatu Batuetako Social Sciences Research Council-en International Dissertation Research Fellowship, New Yorkeko Unibertsitateko Graduate School of Arts and Sciences-en MacCracken Fellowship, edo La Caixaren Master beka. Horrez gain, errendimendu akademikoari ematen zaizkion hainbat sari ere jaso ditu eta horien barruan dago Karrera amaierako Sari Nazionala. 2016. urtean, “Europa, futuro anterior” izeneko zinema militantearen artxiboen gaineko ikerketa artistikoaren proiektua zuzendu zuen, Tabakalerak eta Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren Fundazioak finantzatu zutena, hain zuzen.

 

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2022(e)ko Apirilak 2
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa1 / 4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera

Non