Auzorik Auzo 2022: Biren Taldea

Iurreta 2022(e)ko Apirilak 2
  • Auzorik Auzo 2022: Biren Taldea

Iurretako Udalak musikarekiko eta kulturarekiko duen konpromisoarekin bat egin du berriro ere eta Auzorik Auzo programaren edizio berri bat antolatu du. Udalerriko txoko ezberdinak ezagutzera emateko eta musika auzo zein ermitetara eramateko asmoz, apiriletik ekainera bitartean hainbat musika ekitaldi antolatu dira Iurretan.

Aurten, galdutako denbora berreskuratzen duen asmo handiko programa bat aurkeztu da, eta, horretarako, Xabi Aburruzaga bezalako musikarien presentzia izango du, baita Biren Taldea promes berriak ere, eskualdean guztiek ezagutzen dituzten 4Kote taldeko kideak eta Hibai Etxebarria balioaniztuna. Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da.

Egitaraua:

  • Biren Taldea (Bakixa). Apirilak 2, larunbata, 18:00etan.

Ondarroako ahizpa bikiek (Ane eta Nora Agirre) Euskal Herriko hainbat plaza ezagutu dituzte udan, kantu propioz osatutako maketa kaleratu ostean, gazteek dituzten emozioak tramititzeko prest.

  •  4Kote (Amezketa). Maiatzak 14, larunbata, 18:00etan.

2011. urte bueltan sortutako ahots taldea da 4kote. Ordutik hona, partaide ezberdinak izan arren, gaur gaurkoz Edurne Eguiak, Bidane Txopiteak, Iratxe uribelarreak eta Igone Amestik osatzen dute taldea.

Abesbatzako kide zirela, Agurtzane Mentxaka kantu irakasleak animatu zituen bere ikasleak laukotea osatzera. Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleak dira guztiak, eta Mentxakaren klaseak hartzen jarraitzen dute; bera da laukoteko gidari, laguntzaile edo zuzendari.

Errepertorioari dagokionez urtez urte aldatu eta berriztu egiten dute. Kantu lirikoaz haratago euskal kantagintza, swing, jazz, boleroak … bezalako estilo ezberdinak jorratzen dituzte.

  • Hibai Etxebarria (San Marko). Maiatzak 28, larunbata, 18:00etan.

Hibai Etxebarria musikari eta pedagogoa zuzenean entzuteko aukera askorik ez da izaten. Bere lana musikaren esparru askotara zabaltzen da eta urtean zehar kontzertu gutxi ematen ditu.

Aurten, Iurretako Oromiño auzoan entzuteko aukera izango dugu, non bere ibilbideko kantuez osaturiko errepertorio bat eskainiko digun laukote formatuan. Taula gainean, Alain Gallego pianoan, Gotzon 'Blues' Ereño gitarran eta Iraide Ansorena perkusioan izango ditu lagun, Hibairen ahots eta kantuak janzten.

  • Xabi Aburruzaga Trio (Orozketa). Ekainak 11, larunbata, 18:00etan.

Xabi Aburruzaga (Portugalete, 1978) trikitilari eta konpositoreak 2007an hasi zuen bere ibilbide profesionala musikan, Bizkaiko trikitixa bere lehen diskoarekin, hain zuzen ere interpretazioan bere lehen urteetan lagundu dioten soinu horien aitorpen gisa.

2009an 'Denboraren naufrago' (Elkar) argitaratu zuen, trikitixaren soinua berritzeko eta bere estilo berezia garatzeko asmo argiarekin, sustraiak ahaztu gabe beti ere. 2013an kaleratu zen hirugarren diskoa, 'Geure'. Lan honetan ia gai guztiak berak konposatzen ditu eta letretan egile handiek parte hartzen dute, besteak beste, Kirmen Uribek, Unai Elorriagak eta Iñaki Aurrekoetxeak. Estiloen fusioa tradiziotik elikatzen da, bikaina, ezinbestekoa eta jai girokoa den disko batean.

Urte hauetan Aburruzaga jaialdi ospetsuetako eszenatokietan ibili zen eta mundu osoko artista handiekin kolaboratu zuen, trikitiaren erreferentzia bihurtuz. 2016an 'KeltiK' argitaratu zuen. Bertan, doinu herrikoiek eta konposizio propioek ikuslea gonbidatzen dute irudimenezko bidaia batera, folk puruenetik jazzaren soinuetara. Bidaia zoragarria unibertso zeltan barrena.

Bere bosgarren albuma, 'Bost' (2019), barnera bidaia pertsonalagoa da. Bizipenak dira lan honen oinarria. Bertan, Aburruzaga konpositorea, interpretea eta zenbait kanturi letra jartzen die, baita abestu ere. Eta 'Aurrez Aurrek' disko bihurtutako zuzeneko kontzertu baten testigantzarekin osatzen du zirkulu hau.

iurreta.eus/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Apirilak 2
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBakixa
    Iurreta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non