Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko apirilaren 1(e)tik 2022(e)ko apirilaren 8(e)ra
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2022
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2022

The Man Who Sold His Skin (2020) filmak, Kaouther Ben Hania zinemagile tunisiarrak zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 1ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiari. Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatua da zinemaldia.

Mali Twist (2021) filmak, 2014an bere ibilbide osoagatik zinemaldi honek saritutako Robert Guédiguian marseillar beteranoak zuzenduak, emango dio azkena zinemaldiari apirilaren 8an, Victoria Eugenia Antzokian ere. Bertan ospatuko den galan aurtengo sari berezia jasoko du EFA Abidin Kaid Saleh – Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskolak.

Filmen proiekzioak batez ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira aurten. Bestetik, bi emanaldi izango dira Antzoki Zaharrean, bi pelikula Tabakaleran, baita ohiko kolaborazioa ere Kresala Zineklubarekin (Trueba zinema-aretoak). Aurten, 24 nazionalitateko 40 film (24 film luze eta 16 labur) proiektatuko dira guztira.

Urtero bezala, hiru film eskainiko dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Aurten, bi pelikula (Zutik! eta Tximinoen izarra) ikusi ahal izango dituzte online ikastetxean bertan; hirugarrena, Maixabel, Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko da.

Gainera, 6 erakusketa eskaintzen dira zinemaldiaren programazioan.

Apirilaren 2an, Victoria Eugenia Antzokian, Giza Eskubideei aldeko Pedagogia-Baliabideen 4. Azoka egingo da, aurten Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak oinarritua.

Bestetik, aurten, giza eskubideei buruzko Begira TÚ online jokoaren bigarren edizioa egingo da; Euskadiko GGKEn Koordinakundeak antolatua da eta proban jartzen du parte-hartzaileek arlo honetan duten ezagutza.

Zinemaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du, Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, baita hainbat GKEren eta entitateren laguntza ere: Zehar, Unicef, Gehitu, Amnistia Internazionala, Acnur, SOS Arrazakeria eta FiSahara, besteak beste.

Programazio hau solasaldiekin osatuko da eta haietan parte hartuko dute filmen protagonistek, zinemagileek eta hizpide diren gai sozialetan adituek.

Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua.

SARRERAK

Sarrerak (5 €) datorren ostiralean, martxoak 25,jarriko dira salgai 11:30etik aurrera, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, eta Internet bidez.

Doako emanaldietarako gonbidapenak egun berean, apirilak 25, jarriko dira publikoaren eskueran bi antzokietako leihatiletan.

FILM LUZEAK

Aurten, 18 film luzek parte hartuko dute Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Munduko bazter guztietatik datozen filmak dira, askotariko gaiei heltzen dietenak. Urtero bezala, solasaldiak egingo dira publikoarekin batera Victoria Eugenia Antzokiko goizeko emanaldietan, baita Antzoki Zaharreko larunbat eta igande goizeko bi emanaldietan ere, non izango diren aurkeztutako filmetako taldekideak, gaietan adituak, organismo eta GKEetako ordezkariak…

Interkulturalismoa, multikulturalismoa edo asimilazionismoa?

  1. ALI & AVA (2021). Clio Barnard. Erresuma Batua

Afrikan erditzea: emagintza tradizionaletik profesionalera

  1. AMONG US WOMEN (2021). Sarah Noa Bozenhardt. Alemania-Etiopia

Kontrol-kazetaritza: oraingo egoera

  1. BEHIND THE HEADLINES (2021). Daniel Andreas Sager. Alemania (SOLASALDIA)
  1. THE BREADWINNER (2017). Nora Twomey. Irlanda-Kanada-Luxenburgo (SOLASALDIA) (LEHIAKETATIK KANPO)

Maroko eta gazteen rap protesta

  1. CASABLANCA BEATS (2021). Nabil Ayouch. Maroko-Frantzia

Emakume zaintzaileen lan-sektorearen zaurgarritasuna

  1. DEBOUT LES FEMMES! (2020). Gilles Perret, François Ruffin. Frantzia

Errefuxiatuak Europa: gizakiak edo merkantziak?

  1. EL HOMBRE QUE VENDIÓ SU PIEL (2020). Kaouther Ben Hania

Tunisia-Frantzia-Alemania-Belgika-Suedia (INAUGURAZIOA)

Palestinako ekuazioa

  1. FADIA’S TREE (2021). Sarah Beddington. Reino Unido

Guantanamoko espetxea: 20 urtez legez kontrakoa

  1. IN SEARCH OF MONSTERS (2021). John Goetz, Ben Hopkins. Alemania

Gentrifikazioa: klase-kolonizazio bat

  1. LES INSULAIRES (2021). Maxime Faure, Adam W. Pugliese. Frantzia(SOLASALDIA) 

Ugalketa-osasuna eta abortua

  1. LINGUI, LES LIENS SACRÉS (2021). Mahamat-Saleh Haroun

Frantzia-Alemania-Belgika-Chad

Mali eta Frantziarekiko bere (in)dependentzia

  1. MALI TWIST (2021). Robert Guédiguian. Frantzia-Kanada-Senegal

(BUKAERA) (LEHIAKETATIK KANPO)

Erbestea eta erresilientzia

  1. MATRIOSKAS. LAS NIÑAS DE LA GUERRA (2021). Helena Bengoetxea. Espainia-Frantzia (SOLASALDIA)

Matxitxakoko gudua

  1. MATXITXAKO. APUNTES SOBRE LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI (2022). Jesús Lacorte. Euskadi (SOLASALDIA) (LEHIAKETATIK KANPO)

Iparraldeko mugak

  1. NORTE SALVAJE (2022). Paula Iglesias, Marta Gómez, Ana Serna. Euskadi (SOLASALDIA)

Abortuaren kriminalizazioa

  1. NUESTRA LIBERTAD (2021). Celina Escher. Suedia-El Salvador

Ukraina-Errusia gatazkaren sustraiak

  1. TRENCHES (2021). Loup Bureau. Frantzia (SOLASALDIA)

Bioetika: animalien eskubideak

  1. VACA (Cow, 2021). Andrea Arnold. Erresuma Batua (SOLASALDIA)

 

SAIO BEREZIAK

Donostiako Espetxea

Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko, Giza Eskubideen Zinemaldiak film laburren emanaldia antolatu du Donostiako Espetxean.

Tabakalera

  • 918 GAU (2021). Arantza Santesteban. Euskadi
  • BABI YAR. CONTEXT (2021). Sergei Loznitsa. Herbehereak-Ukraina 

Kresala Zinekluba

  • FLEE (2021). Jonas Poher Rasmussen. Danimarka-Frantzia-Suedia-Norvegia

FILM LABURREN LEHIAKETA

  1. A Day’s Work (2021). Max Kerkhoff. Alemania-Myanmar
  2. Comme un fleuve (2021). Sandra Desmazières. Frantzia-Kanada
  3. Los días libres (2021). Sergio de Mingo. Espainia
  4. Ese verano nos quedamos en casa (2020). Noelia R. Deza. Espainia
  5. In the Dark / Daaj (2020). Mehdi Zarei. Iran
  6. Kellys (2021). Javier Fesser. Espainia
  7. Kinka (2021). Maider Oleaga. Euskadi
  8. Les Larmes de la Seine (2021). Yanis Belaid, Eliott Benard, Alice Letailleur, Nicolas Mayeur, Étienne Moulin, Hadrien Pinot, Philippine Singer, Lisa Vicente. Frantzia
  9. Mañana / Pasado (2021). Alejandra Andino. Txile
  10. Prescindibles (2021). Joel Ramírez. Espainia
  11. La Protagoniste (2021). Sarah Carlot Jaber. Belgika
  12. Tótem Loba (2021). Verónica Echegui. Espainia

 

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAREN SARIA

EFA Abidin Kaid Saleh

Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskola

Saharan ia ez zegoen zinemarik 2003an FiSahara lurreratu zenean errefuxiatuen kanpamentuetan; espejismo antzeko bat izan zen basamortuan, 35mm-ko proiektoreekin, zinemagile, kazetari eta bisitariez betetako bi hegazkinekin, eta garai hartan ia ezinezkoa zirudien amets batekin: 1975etik erbestean bizi diren sahararrei zinema eramatea.

Hala, orain errealitate bihurtutako amets hartatik jaio zen duela hamar urte Abidin Kaid Saleh Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskola Bojadorreko kanpamenduan; saharar zinemagileen lehenengo belaunaldia osatzen du, eta arte berri bat sortu du: Mendebaldeko Saharako zinematografia autoktonoa. FiSaharako tailerretatik jaiotako hasierako lanetatik gaur arte, hainbat eta hainbat film labur ekoiztu dituzte Saharako zinemagile gazteek, eta ikuspegi propio batekin kontatzen dituzte istorioak. Berebiziko garrantzia duten gaiei heltzen diete: gazteen langabezia, osasunaren prekarietatea, memoria historikoa, edertasun kanonak, depresioa edo Internetekiko adikzioa. Gainera, Solar Cinema Western Sahara beren zinema mugikorrarekin, eskolak urte osoan zehar eramaten du zinema kanpamendu guztietara.

Zinema ez da bakarrik sortzeko aukera amaigabeak eskaintzen dituen arte berri bat. Sahararrentzat ezinbesteko tresna bihurtu da beren kultura zaindu eta transmititzeko eta beren borroka ikusarazteko; bakearen kulturarako bidea argitzen du eta ildo bat ere eskaintzen die bizitzan itxaropena galdu dutenei.

PROIEKZIOA + SOLASALDIA

  • El precio de la belleza / The Price of Beauty (2020). Ahmed Moh Lamin

Mendebaldeko Sahara

  • En busca de Turfas / Searching for Turfas (2020). Lafdal Mohamed Salem Mendebaldeko Sahara
  • Toufa (2020). Brahim Chagaf. Mendebaldeko Sahara

 

SARIAK 

IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI

Ikusleek Sail Ofizialeko 18 film luzeen artean aukeratuko dute.

 

GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI

Epaimahai Gazteak Film Labur Onenaren Saria ematen du urtero, 3.000 eurokoa.

 

AMNESTY INTERNATIONAL SARIA

Irabazlea Amnesty International erakundeko kideek eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek erabakiko du.

 

GAIAK ETA SOLASALDIAK 

Zinemaren munduko eta giza eskubideen defentsaren eremuko pertsona gailenek bisitatuko dute Donostia egun horietan, eta aurkezpenetan eta solasaldietan parte hartuko dute publikoarekin batera. Gainera, Zinemaldiak hainbat testu argitaratuko ditu solasaldietako gaiei buruzko hausnarketa bultzatzeko; testu horiek zinemaldiaren webgunean kontsultatu ahal izango dira. Zinemaldiaren 18. edizio honetan hauek izango dira:

Solasaldia izango duten gaiak

  • Kontrol-kazetaritza: oraingo egoera (Behind the Headlines)

Ana Tudela:ekonomiaren eta ikerketaren arloko kazetaritzan espezializatua

Joaquín Castellón: LaSextako ikerketa-kazetaria

  • Afganistan: Saio berezia Nilofar Bayat-ekin (The Breadwinner)

Nilofar Bayat: aktibista eta saskibaloi jokalari afganiarra

  • Gentrifikazioa: klase-kolonizazio bat (Les Insulaires)

Jon Aguirre Such: arkitekto-hirigilea, Paisaje Transversal bazkide sortzailea

Anton Mugertza: Errekaleor Bizirik-eko kidea

  • Erbestea eta erresilientzia (Matrioskas. Las niñas de la guerra)

Helena Bengoetxea: filmaren zuzendaria

F. Javier Murillo: UAM-eko Justizia Sozialerako Hezkuntza UNESCO katedraren zuzendaria

  • Matxitxakoko gudua (Matxitxako)

Jesús Lacorte: ilmaren zuzendaria

Oihane Pardo: ekoizlea eta dokumentaleko parte-hartzailea

Aingeru Astui: merkataritza Armadako kapitaina eta itsas munduko ikertzailea

  • Iparraldeko mugak (Norte salvaje)

Marta Gómez: filmaren zuzendarikidea

Beatriz de Lucas: Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko Eragineko eta Gizarte Partaidetzako taldearen kidea

Alain Jiress Djomgoue Tientcheu: Larraña Etxea asilo-eskatzaileentzako zentroko ataltzaina (Oñati)

  • Ukraina-Errusia gatazkaren sustraiak (Trenches)

Asier Blas Mendoza:UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientziak saileko irakaslea

Mario Saavedra: El Periódico de Españako kazetari seniorra

  • Bioetika: animalien eskubideak (Cow)

Maite Sánchez:Domiña Abeltzaintza Ekolojikoa

Ruth Toledano: kazetaria eta animalien eskubideen aldeko aktibista

 

Jorratuko diren beste gaiak

 

  • Interkulturalismoa, multikulturalismoa edo asimilazionismoa?
  • Afrikan erditzea: emagintza tradizionaletik profesionalera
  • Mali eta Frantziarekiko bere (in)dependentzia
  • Maroko eta gazteen rap protesta
  • Emakume zaintzaileen lan-sektorearen zaurgarritasuna
  • Errefuxiatuak Europa: Gizakiak edo merkantziak?
  • Palestinako ekuazioa
  • Guantanamoko espetxea: 20 urtez legez kontrakoa
  • Abortuaren kriminalizazioa
  • Salud reproductiva y aborto

 

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO SAIOAK

Urtero bezala, hiru film eskainiko dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Aurten, bi pelikula (Zutik! eta Tximinoen izarra) ikusi ahal izango dituzte online ikastetxean bertan; hirugarrena, Maixabel, Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko da. Filmetan agertzen diren baloreetan sakontzeko, proiekzioak gida didaktikoekin osatuko dira.

  • Zutik! (2021). Iker Álvarez, Haizea Pastor. Pakistan Espainia-Brasil-Mexiko
  • Tximinoen izarra (Apstjärnan, 2021). Linda Hambäck. Suedia-Norvegia-Danimarka
  • Maixabel (2021). Icíar Bollaín. Espainia

 

  JARDUERA GEHIGARRIAK

  • Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen 4. Azoka

Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak

apirilak 2

Victoria Eugenia Antzokia

Antolatzailea: Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa Eskura

 

  • Begira TÚ

Giza eskubideei buruzko online jolasaren bigarren edizioa

apirilak 1-8

Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

 

ERAKUSKETAK

  • AFROTOPIA

Héctor Mediavilla

apirilak 1 – ekainak 26

Aiete K. E.

 

  • EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA NAZIOARTEKO GATAZKETAN

Gervasio Sánchez

otsailak 11 – apirilak 30

Okendo K. E.

 

  • ARTEA ETA GIZA ESKUBIDEAK, HAUR ETA GAZTEEN 18. EKITALDIA18ª

apirilak 1-8

Victoria Eugenia Antzokia

Organiza: Udaleko Giza Eskubideen Arloa

 

  • BIZITZA

Gervasio Sánchez

apirilak 1 – ekainak 12

San Telmo Museoa (Laborategia)

 

  • BAZTERTUAK

Adineko emakume helduen erretratua El Salvadorren

Marc Espín

otsailak 23 – apirilak 12

Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera – 4. solairua)

 

  • EN EL OMBLIGO

Diarios de guerra y paz en Colombia

Gala Rocabert Navarro & Anna-Lina Mattar

apirilak 1 – maiatzak 30

FNAC

 


Laburrean

Non