Gutun Zuria Bilbao 2022: "Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen", Javier Calvoren, Koro Navarroren eta Marian Ochoa de Eriberen arteko solasaldia, Beñat Sarasolarekin

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 30
  • Gutun Zuria Bilbao 2022: "Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen", Javier Calvoren, Koro Navarroren eta Marian Ochoa de Eriberen arteko solasaldia, Beñat Sarasolarekin

Gutun Zuria Bilbao 2022 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Itzultzaileak mamuak bezala direla esan zigun Javier Calvok behin: ia nonahikoak izaten dira, baina beti ezkutuan.

Are, sarritan, itzultzaile idealaren irudia ere horixe izan da: zenbat eta ikusezinago, hainbat hobe. Baina, benetan, hala ote? Esperientzia handiko hiru itzultzaile dira mahai honetako protagonista. Calvok eta Navarrok ingelesetik itzultzen dute nagusiki, lehenengoak gaztelerara eta bigarrenak euskarara, eta Ochoa de Eribek, berriz, errumanieratik gaztelerara. Jatorrizko hizkuntza edo helburuzkoa bat edo beste izan, literatur itzultzaile guztiek aurre egin behar diote langintzaren funtsezko auzi batzuei, hala nola: nolakoa da itzuli beharreko esanahia? Nola atxiki dezaket originalari traizio egin gabe? Nola jaso dezaket jatorrizko esanahia hizkuntza gehiegi estutu gabe? Izan ere, itzulpen literarioa ez da kode aldaketa soila, kultura, forma eta literatura ezberdinen arteko zubi lana egiten du halaber; hura gabe, nekez uler liteke literaturaren historia, eta literatura bera.

 


Laburrean

Non